"Bertso jasa, bat-bateko jolasa" haurrentzako bertso-emanaldia: Etxaun Lekue + Garazi Navarro

"Bertso jasa, bat-bateko jolasa" haurrentzako bertso-emanaldia: Etxaun Lekue + Garazi Navarro

Datos del evento

Organizado por

Bertsozale

Donde

Urreta auzoa

Cuando

09/07/2020

“Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa” haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira eta dagoen hutsunea betetzeko aukera bat dira. Publikoaren parte hartzea behar beharrezkoa izango da. Gai-jartzailerik egongo ez denez publikotik ateratako boluntarioen ideietatik sortuko dira gaiak momentuan. Bi bertsolarik hartuko dute parte saio hauetan, eta haien zeregina saio egituratu baten bidez haurren interesa piztu eta saio dinamiko bat egitea da. Haurren zeregina berriz, bertsolarien mingainak dantzan jartzeko egoerak eta hitzak elikatzea. Emaitza oso ona eman duten saio hauek orain, antolatzaile guztien esku dituzue. - Bertsolariak: Etxaun Lekue + Garazi Navarro
- Antolatzaileak: Galdakaoko Udala
- Kultur bitartekaria: Lanku

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento