Egiletako Jaiak 2024: "Bidaia liluragarria"

Egiletako Jaiak 2024: "Bidaia liluragarria"

Datos del evento

Organizado por

alegria-dulantzi.eus

Donde

Egileta

Cuando

01/09/2024

Ikuskizun hau, Perlik eta Koxkolok 4-7 urte bitarteko haurrei zuzendutako euskarazko ikuskizun alaia da, ipuinak eta kantuak uztartzen dituena. Gure ikuskizunak, umeak ipuinen mundu liluragarrian murgiltzen ditu narrazioen eta kantuen bitartez. Horretarako haurren parte hartzea, jolasak eta koreografiak erabiltzen ditugu. Saioa ahalik eta modu dibertigarri, erraz eta dinamikoenean igarotzea da gure helburua, horrela umeen arreta gal ez dadin. Ipuinak ulergarriago egiteko, ilustrazioak, gitarra, dantza eta mimika erabiliko ditugu. Bidaia Liluragarria ikuskizunak zera erakutsi nahi du: bakoitzaren garapenerako bidaiak duen garrantzia: toki ezberdinak ikusteko, lagun berriak egiteko, kultura eta musika berriak ezagutzeko, eta, finean, norberaren burua aberasteko. Bidaia liluragarri bat bai kanpora begira eta bai gure barrura begira. Horrez gain, gure gizartean aniztasunak duen balioa eta gizaki bakoitzaren berezitasunek dakarten aberastasuna ere landuko dira; baita izaki orok munduaren alde batetik bestera joateko duen askatasuna ere bai, eta ingurugiroa zaintzeko den-denok dugun erantzukizuna.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento