PROGRAMA: SAARIAHO / SCHUBERT
K. Saariaho
D’om le vrai sens
F. Schubert
9. Sinfonia, ‘Handia’
Juanjo Mena, zuzendaria
Kari Kriikku, klarinetea
Juanjo Mena, nazioartean izen handia duen euskal orkestra-zuzendaria, Euskadiko Orkestraren denboraldira itzuli da eta, egitaraua zabaltzeko, Kaija Saariahoren azken sasoiko sorkuntza-lana ederrenetako bat izango dugu. 2023an hildako Finlandiako konpositorea musika-sorkuntzaren erreferentzia izan da azken hamarkadetan. Klarineterako kontzertuari D’om le vrai sens izena ipini zion eta, partitura horrekin, gizakion zentzumenak esploratzen ditu. Bestalde, Kari Kriikku finlandiar bakarlariari eskaini zion, eta lehenbizikoz interpretatuko du Euskadin. Bigarren zatian, Menak Franz Schuberten maisulan sinfonikoa aurkeztuko du: 9. Sinfonia, edo «Handia». Schumannek paper-sorta batetik berreskuratu zuen, eta nola Beethovenen eragina hala harago joateko desioa erakusten ditu. Baina, luzeraren eta konplexutasunaren ondorioz, ez zen erregulartasunez jotzen hasi Schubert zendu eta 50 urte igaro ziren arte.
Euskadiko Orkestra: "SAARIAHO / SCHUBERT" (Iruñea)
Datos del evento
Organizado por
baluarte.com
Donde
Baluarte Auditorioa
Cuando
06/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.