"Belatxikieta zazpitxaboleta"

"Belatxikieta zazpitxaboleta"

Datos del evento

Organizado por

amorebieta-etxano.eus

Donde

Erakusketa gela

Cuando

Del 03/06/2024 al 30/06/2024

Belatxikietako San Iñaxio ermitaren eraikuntzan arrazoi bi egon ziran; alde batetik, Euskal Herriko sinismen katolikoa; eta bestetik, “pastoreak”. Pastoreek, aurretik, urtean behin “azeri batzarrak” egiten ebezan, azeriak artaldeetan kalterik ez egiteko erabakiak hartzeko batzarrak ziran. Batzar horretako partaide zirenek eta bertan txabolak eukezan pastoreek Belatxikietan ermita bat beharrezkotzat jo eben. Zornotzar hainbatek eta hainbatek diruz zein esku-beharrarekin lagundu eben. Eta 1949. urteko udan inauguratu zan. Esker onak orduko laguntzaileei. Esker onen atalean, aparteko aipamena merezi dabe “Emiliano Zuloaga Del Riok eta bere emazteak, Martina Barrenetxea Juaristik, Zazpitxaboletan egin ziren ekintzak bultzatzearren. Belatxikietako inguru fi sikoak pastoretzarako eukazan abantailak kontuan izanik, bedar fi na, ura eta udarako tenperatura freskoak, batik bat, gero eta pastore gehiagok eskatu eben Udalean “txabola” bat eraikitzeko baimena. Guztira, zazpi izan arte eta bertako auzokideak Zazpitxaboleta toponimoa erabiltzen eben lekua izendatzeko, Belatxikieta izena mendi tontorra izanik. Orduko pastorei omenaldia egiteko, eta ermitaren 75 urteurrena izanik, sustatu dira liburu eta erakusketa hau.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento