Lau Haizetara 2024 - Donostiako Dokumentalen Koprodukzio Foroa

Lau Haizetara 2024 - Donostiako Dokumentalen Koprodukzio Foroa

Datos del evento

Organizado por

www.ibaia.org

Cuando

Del 23/09/2024 al 25/09/2024

Donostiako XX. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2024ko irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren esparruan (www. sansebastianfestival. com). Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat. Foroak hiru atal nagusi ditu: Tailerrak, Pitching Saioak eta Bilera Indibidualizatuak. TAILERRAKTailerrak prestakuntza-jarduerak dira, eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira (irailaren 23a eta 24a). Ekoizleei aukera eskaintzen diete proiektuak aditu profesionalen laguntzarekin garatzeko; proiektu horietatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiko dituzte aditu horiek. Non: TABAKALERA-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa. Andre Zigarrogileen Plaza, 1, 4. solairua. PITCHING-APitching saioa irailaren 25an egingo da, goizez, Tabakaleran, eta produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte Commissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean. Saio horietan, gaian aditua den moderatzaile bat izango da, eta aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira eta proiektu bakoitza 7 minutuan aurkeztu beharko da (teaserra barne). Non: TABAKALERA-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa (Z Aretoa). Andre Zigarrogileen Plaza, 1, 4. solairua. BILERA INDIBIDUALIZATUAKIrailaren 25ean, arratsaldez, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one bileren agenda batekin osatuko da programa, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin. Non: TABAKALERA-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa (Z Aretoa). Andre Zigarrogileen Plaza, 1, 4. solairua. Programazioarekin batera beste hainbat jarduera egingo dira, hain zuzen ere jendea Europako errealitate zinematografikoari eta kulturalari hurbiltzeko asmoarekin.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento