Ja! Bilbao 2024: "Fantasiazko Bestiarioa" (Cecilia Dreymüller & Andrés Barba)

Ja! Bilbao 2024: "Fantasiazko Bestiarioa" (Cecilia Dreymüller & Andrés Barba)

Datos del evento

Organizado por

jafestival.com

Donde

Bizkaia Aretoa

Cuando

18/10/2024

2024ko Bilboko Ja! jaialdiaren barne. "Kafkaren istorioetan protagonista diren figura zoologiko bitxien segizioa osatzen duten animalia hiztunen eta pentsalarien artean, bereziki gogoangarriak dira ‘Akademiarentzako txostena’ ipuineko tximino ozpina, ‘Gordelekua’ kontakizuneko sator neurotikoa eta ‘Josefina abeslaria’ ipuineko sagu eszeptikoak, eta, jakina, ‘Metamorfosia’ lanean agertzen den intsektu famatua. Harrigarria da egilearen kontakizunetan zenbat animalia agertzen diren: benetako piztiak batzuk, eta asmatutako izakiak, beste batzuk (‘Nahasketa’ obrako arkumearen eta katuaren arteko hibridoa, kasu). Nolanahi ere, horrenbeste dira, ezen anekdota huts izateari utzi dioten. Cecilia Dreymüler eta Andrés Barba Kafkaren bestiarioari buruz arituko dira hizketan, baita literatura unibertsalaren zoologia fantastikori buruz ere. Luis Borgesek eta Margarita Guerrerok idatzitako El libro de los seres imaginarios liburuan, adibidez, Kafkaren eragina agerikoa da"Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatuko dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento