"Familientzako tina margoketa tailerra"

"Familientzako tina margoketa tailerra"

Datos del evento

Organizado por

itsasmuseoa.eus

Donde

Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa

Cuando

31/08/2024

Euskal Itsas Museoak “Axpi”, Ainara Azpiazu, ilustratzailearekin batera familia tailer bat antolatuko du. Ainara Azpiazuk, urteak daramatza liburuetarako ilustrazioak, komikiak zein muralak sortzen; azken aldian aipagarriak dira “Tupust” liburu kolektiboan egin duen lana, edo 2022an argitaratu zuen “Utzi azalari” komikia. Guzti honetaz gain, 2023an ilustratzaileak egonaldi artistiko bat gauzatu zuen Euskal Itsas Museoan, gure tina mitikoetako bat apaintzen eta biziberritzen. Tina deritzon hori, erditik ebakitako egurrezko kupel bat da, mendateetan erabiltzen zen gazteen arteko estropadak egiteko, arraun bakarrarekin, singa modalitatean. Euskal Itsas Museoak 2019an berreskuratu zuen tradizio hori, eta urtero 6 tina dituen estropada egiten du portuko Kaiarriba arrapalan. Euskal Itsas museoak urtero antolatutako tina estropadak bueltan direnez, tina-margoketa tailer bat antolatuko dugu artistarekin batera, berak egin zuen moduan, kupel mitiko hauek zaharberritu ahal izateko. Beraz etorri eta gozatu tinen apainketaz, estropada historiko honetan zuen aztarna utzi ahal izateko.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento