2024ko NAK jaialdiaren barne. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Konposizio Departamentuarekin koordinatutako ekintza. Nafarroako Ciudad de la Músicaren lankidetzarekin. Aurtengo NAK Jaialdiaren 10. urteurrenean ospatuko den irekiera kontzertua berezia izango da, jaialdiaren oinarrietako bat sustatzeko aukera ematen duena: interpreteen eta sortzaileen belaunaldi berriei laguntza ematea. Jaialdiak Iruñeako Gazte Orkestrarekin egiten duen lehen lankidetza da eta Mirari Etxeberriaren gidaritzapean, orkestrak Konposizio ikasle batzuek sortutako erabateko 4 estreinaldi aurkeztuko ditu. Interprete gazteek osatutako talde honekin egindako lankidetzari esker, jaialdiaren ildo didaktikoak beste dimentsio bat hartzen du, eta, zalantzarik gabe, musikari gazte horientzat onuragarria izango da. Kontzertuan entzuteko aukera izango dugun musikaren egileak Izaro Txaparteguik, Eduardo Marinek, Iñigo Legasak eta Anne Perez de Azpeitiak dira eta orkestraren kideak, musikari gazteak. Horrela, jaialdiak sustatu egiten du sorrera berriko musikaren etorkizuna (orainaren parte direnak), talentu berriei ahotsa eta espazioa emanez. Programa:- Samayak? Sim?n? (2024)* – Iñigo Iñigo Legasa Martín-Gil
- Nautilus (2024)* – Eduardo Marín Cortés
- Polar (2024)* – Anne Pérez de Azpeitia
- Cuadro de las oposiciones (2024)* – Izaro Txapartegui* NAK Jaialdirako erabateko estreinaldiakMusikariak:- Iruñeako Gazte Orkestra
- Irakaslea: Joseba Torre
- Orkestraren zuzendaria: Mirari Etxeberria
NAK 2024: Iruñeako Gazte Orkestra
Datos del evento
Organizado por
nakfestival.com
Donde
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoria
Cuando
04/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.