"Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa"

"Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa"

Datos del evento

Organizado por

www.ueu.eus

Donde

Markeskoa Jauregia

Cuando

15/07/2020

TALDEA BETE EGIN DA (2020-05-27, 12:00), itxaron zerrenda ireki dute. Euskal mito, ipuin eta bertsoak aho-belarritik jasotzeak nolako ardura dauka? Irudia, irudimen eta ahozkotasunari lotzen zaien hitzak nolako eragina dauka herriaren zentzu-egitura eraikitzean? Ahozko kontakizunek zer eta nola erakusten dute? Haien transmisioa nola bideratu? Hainbat dira ahozkotasun-biltzaileen eginkizunak eskatzen dituen galderak, eta horien erantzunak eremu askotan daukate oinarri, filosofiatik antropologiara. Izan ere, ahozkotasunak, eta haren doinu eta irudiak, haren harridura eta isiluneak, gizakia eta taldearen, banakoaren eta herriaren, ezinbesteko lotura estu-estua erakusten du. Ikastaro honek hori mahai gainean jarri nahi du, azken hamarkadetako zenbait mito-biltzaile eta ahozkotasunaren ikertzaileren eskutik, eta honakoa lortu: batetik, ahozko bilketaren oinarri eta eginkizuna ezagutuz, Euskal Herriko bizitza eta ondarea nola eratzen duen ulertu, eta bestetik, jasotako ahozko ondarearen izaera eta transmisioa zaintzen ikasi. Azkenik, eta ondorioz, ahozko hitzaren esan-indarrak herri ikuspegia nola eratzen duen eztabaidara ekarri nahi da. Helburuak1) Euskal mito eta ipuinen tradizioa nola jaso, gorde eta aberastu ikasi, eta haren transmisio bideak nola jorratu eztabaidara eramatea. 2) Ahozko literaturak herriaren irudimen, estetika-bizipen eta jakituriaren batasuna nola eratzen duen hausnartzea. 3) Gaur egungo ahozko hitzaren biltzaile eta ikerlariek euskal bizitzaren ondarea eta egunerokotasuna sendotzeko asmoz dauzkaten usteak, asmoak eta bideak zeintzuk diren ezagutzea. MetodologiaAdituen hitzaldiak, testuen lanketa eta eztabaida irekiak. Nori zuzenduaHizkuntzak eta literaturak, ahozkotasunak eta irudimenak, herriaren jakituria eta ondare egiteari buruzko kezka duen ororentzat, artea, kultura eta herritasunari buruzko gogoeta egiten duen ororentzat, ahozko tradizioa nola batu ikasi nahi duenarentzat, aditu izan ala ez, ideia horiei buruzko gogoeta partekatu nahi badu euskal zein mundu zabaleko erreferentzietatik. EGITARAUA, OHARRAK. . . HEMEN.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento