Zirkualde 2024: "Yûgen"

Zirkualde 2024: "Yûgen"

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Ametzola Parkea

Cuando

21/09/2024

Zirkualde zirkuko arte garaikideen jaialdialdiaren egitarauaren barruan. Iraupena: 55′

Argi eta iluntasunezko denbora-eremuetan ibiltzeak bizitzaren berezko bidea erakusten digu. Yûgen hiru arimaren arteko topaketa da. Arima horiek bizitzaren bidean aurrera egingo dute, gaur egungo gizartearen hormak nola hautsi eta, horrela, euren muinaren senarekin (berriro) nola lotu aurkitzeko.

Zirkulua, 360º, bizitza bezain ziklikoa, non publikoa, aldi berean, ikuslea eta protagonista den.

Murgiltze-esperientzia bat da, eta horretan, ikusleek ikus gaitzakete, gure arnasa sentitu, mugitu eta gurekin batera ikaratu, espazioan bete-betean sartuz, denen giro horretako partaide izateko.

EKO – Zirkuko Pirinioak mugaz gaindiko lankidetza-proiektua da. Europako Batasunak finantzatzen du % 65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta INTERREG VI-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). - Zirkualde 2024: egitaraua (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento