"La Revoltosa"

"La Revoltosa"

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Victoria Eugenia Antzokia

Cuando

Del 14/09/2024 al 15/09/2024

Lirica Sasibillek, sortu zeneko 25. urteurrenean, Ruperto Chapíren La Revoltosa zarzuela ezaguna eskainiko du. Mari Pepa (La Revoltosa) neska bihurri eder eta kokotekorra da, auzoko gizon guztiak aztoratuta dituena, eta horrek bizilagunak haserretzen ditu eta Felipe jeloskor jartzen du. Mari Peparen xarmari aurre egiten dion bakarra dela dio, baina guztiz maiteminduta dago. Era berean, Mari Pepa jeloskor sentitzen da Felipe bi txulaparekin ikustean. Belén López (Mari Pepa) eta Antonio Torres (Felipe) kantariek jokatuko dituzte rol nagusiak, abeslari eta aktore talde zabala eta Sasibill Ballet, Orkestra eta Abesbatza lagun dituztela. Arkaitz Mendoza eta Josean García arduratuko dira musika zuzendaritzaz eta zuzendaritza artistikoaz, hurrenez hurren.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento