Bilboko Udal Musika Banda: "Begiradak"

Bilboko Udal Musika Banda: "Begiradak"

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Euskalduna Jauregia

Cuando

06/10/2024

Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldiak 2024ko irailetik 2025eko apirilera bitartean hamasei programa biltzen dituen proposamena aurkezten du, aparteko hainbat kontzertu bereziz gain. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J. C. de Arriaga Kontserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko du Bandak. Bilboko Udal Musika Bandaren 2024/2025 denboraldi honek bere hiriari eta publikoari omenaldia egitea du helburu, bere ibilbide luzean izandako konplizitate partekatuagatik. 2024/2025 denboraldiak maila handiko gonbidatu izango ditu. Besteak beste, Paco Varoch piccolo ospetsua, Spanish Brass metal boskotea, nazioarteko musika-panoramako ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat, Carlos Cano flautista kubatarra, Kebyart saxofoi laukote katalana, Noè Rodrigo Gisbert nazioarteko bakarlari eta perkusionista, musika garaikidean eta sortu berrian espezializatua, eta Bilboko Udal Bandako fagot eta flauta bakarlariak Jordi Ripoll Corella eta Juan Jesús Silguero Gorriti. Denboraldiak aniztasuna ospatu nahi du eta Bilboko hiriarekin duen lotura edo konexioa, hainbat genero eta estilo biltzen dituen programazio aberats eta askotariko baten bidez. Urrian, Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko zikloa abiatuko du, eta guztira 10 kontzertu eskainiko ditu. Lehenengo hitzordua urriaren 6an izango da, igandea, "Begiradak" ikuskizunarekin, Auditorioan biltzen diren pertsona guztien gozamenerako. Paco Varoch piccoloak bat egingo du José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren batutarekin, askatasunaren eta irudimenaren berpizkundea soinuen bidez suspertzeko asmoz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento