"BIDEAN: ezkutukotik ikusgaitasunera"

"BIDEAN: ezkutukotik ikusgaitasunera"

Datos del evento

Organizado por

aretxabaleta.eus

Donde

Arkupe Kultur Etxea

Cuando

Del 03/06/2024 al 01/07/2024

ALDARTE, lkerketa eta Dokumentazio Zentroak osatu duen "BIDEAN: ezkutukotik ikusgaitasunera" erakusketak Lesbiana Feministen Kolektiboek eta Mugimendu Feministak 1997az geroztik burutu duten lan politiko eta sozialaren alde bat jasotzen du, kartela, aldizkaria eta dokumentuen bidez. Erakusketak kronologikoki antolatutako 18 horma-irudi biltzen ditu, eta horien bitartez ibilbidea proposatzen da lesbianen helburu eta errebindikazio nagusietatik. Hasiera-hasieratik, ibiltaria izateko asmoarekin prestatu da erakusketa eta, beraz, hala nahi duten elkarte guztiek erabili ahal izango dute. Horrez gain, ALDARTEk aukera eskaintzen du irudietan ikus daitekeenari buruzko hitzaldia emateko inaugurazioan, edo erakusketaren historia azaltzen duen beste formatu batean. BISITA GIDATUA: uztailaren1ean, astelehena - 18:00etan

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento