Dario Urzayren lan berriaren erakusketa AC Museoan. Areto balioaniztunak euskal artistak Kopako finala dela eta Guggenheimerako egindako "Shoot Strokes" seriea eskainiko duAC Museoak "Shoot Strokes" aurkeztu du, Dario Urzay artistak 2023/24 Errege Kopako finala dela eta Guggenheim Bilbao Museorako egindako seriea. Jatorrizko erakusketan, Frank Gehryren eraikinaren hainbat tokitan jarri ziren formatu handiko hainbat pieza zeuden. Akzioko dozenaka argazkien artean, Action Painting estiloko kamera-tiro baten moduan "mugituak", artistak 11 aukeratu zituen, eta horietatik 6 museoaren kanpoko instalazio handi bihurtu ziren.
Zazpigarren irudi bat jarri gabe geratu zen eraikinean eta, zatituta, orain San Mamesen "Shoot Strokes" seriearen atzealdeko irudi gisa aurkezten da. Lanak, beste eskala batean eta euskarri berri batean, bideo batekin batera, Kopako 25. titulua lortu zuten egun ahaztezinak gogorarazten dizkigu. Hain zuzen ere, Cartujan konkistatutako garaikurra erakusketa honen parte da.
Erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoaren eta Dario Urzayren eskuzabaltasunari esker egin daiteke.
"Shoot Strokes", Dario Urzay-ren erakusketa
Datos del evento
Organizado por
athletic-club.eus
Donde
Athletic Club Museoa
Cuando
Del 15/07/2024 al 30/12/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.