Bilboko Liburu Azoka 2024: Liburu aurkezpena: "La escritura que cura" (Lucía Etxebarria)
Datos del evento
Organizado por
kulturklik.euskadi.eus
Donde
Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Cuando
06/06/2024
Bilboko 2024ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan. Bilboko 2024ko Liburu Azoka maiatzaren 30etik 9ra egingo da, Areatzan. 54. edizioa izango da eta, ohi bezala, 50 bat erakusmahai jarriko dira hainbat egile pasatuko dira azokatik. Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan hainbat egilek beren azken lanak aurkeztuko dituzte. Ekainaren 6an, Lucía Etxebarriaren "La escritura que cura" liburua aurkeztuko da. Daniel Padró Moreno mediku eta psikiatrarekinHainbat sari irabazi ditu (Nadal, Planeta, Primavera, Barcarola. . . ), eta kazetaria, filologoa, gidoilaria eta idazlea da. Hainbat generotako lan ugari argitaratu ditu – narratiba, saiakerak, poemak, gidoiak – 1997an "Amor, curiosidad, prozac y dudas" lehen eleberritik. Liburu aipagarriak dira, halaber, "Beatriz y los cuerpos celestes", "De todo lo visible y lo invisible", "De todo lo visible y lo invisible", etab. 51 urterekin Psikologia ikasten hasi zen, Idazketa Espresiboaren Terapian espezializatzeko asmoz. Gaur egun, Etxebarria psikoterapian eta psikologia klinikoan espezializatutako arreta psikologikoko kabinete batean ari da praktikak egiten.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.