Poetika 2020ren barruan. - Poeta gonbidatua: Aritz Gorrotxategi
- Aintzin solasa: Felipe Juaristi
- Musika: MusikeneAritz Gorrotxategi (Donostia-San Sebastián, 1975) askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Dozena bat lan argitaratu ditu. Irun Hiria Poesia Saria irabazi berri du Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste bost poema-bilduma argitaratu ditu: Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002), Zaldi hustuak (Erein, 2007), Hariaz beste (Kritika Saria, Erein, 2012), Muga (liburu kolektiboa, El Gallo de Oro, 2016) eta Chillidari gorazarre (liburu kolektiboa, Balea Zuria, 2017). Pentsamendua eta Poesia jardunaldien antolatzaileetako bat da, eta Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi LIteratura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. Piztutako etxea (Erein) poesia liburua kaleratu zuen 2014an. Erbesteko elurra nobela argitaratu berri du Erein argitaletxearekin.
Poetika 2020: Aritz Gorrotxategi
Datos del evento
Organizado por
kmk.gipuzkoakultura.eus
Donde
Koldo Mitxelena Kulturunea
Cuando
02/04/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.