Bruno de Zabalaren eskola magistrala: "La distribución de la música en las plataformas digitales"

Bruno de Zabalaren eskola magistrala: "La distribución de la música en las plataformas digitales"

Datos del evento

Organizado por

musikabulegoa.eus

Cuando

11/06/2024

Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati ekingo dio SGAE Fundazioak Bilbon Euskal Herriko Musika Bulegoa elkartearekin elkarlanean (EHBME). Hitzordu honetan Bruno de Zabalak musikaren banaketa edo distribuzio digitalaren nondik norakoak aztertuko ditu, euskarri digitalak tarteko eta zenbait adibide praktiko abiapuntutzat hartuta. Ekainaren 11n izango da, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos Antzokiko formakuntza gelan (Bertendona kalea 3 Bis, 5. solairua). Matrikula doakoa da, eta nahikoa izango da posta elektroniko bat bidaltzea nsancheza@fundacionsgae. org helbidera bertaratzeko borondatea adieraziz; hortik aurrera, jarriatu beharreko instrukzioak azalduko dira. Ikastaroa gaztelaniaz izango da. Ekintza formatiboa SGAE Fundazioak 2017tik bultzatutako Musikatik AT musika eta prestakuntza sustatzeko programaren parte da, Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseiluaren eskutik garatua, hain zuzen ere. Euskarriak eta banaketa, musikaren etorkizunaBanaketa digitala gaur egun musika-proiektu orok menderatu behar duen erronketariko bat dela esan genezake. Eskubide kudeaketan aditu dugu Bruno de Zabala. Musikaren zabalkundean garrantzia bereganatu duten euskarriekin kasu zehatzak bideratuz, oinarrizko hartu betebeharretan sakontzera dator abagune honetan: Spotify, Apple, Tidal edo YouTube; agregatzaile digitalak direlakoak; lan-hitzarmenen ohiko baldintzak, tresna erabilgarrienak, datuen azterketa eta medizioa, eta ongarrien likidazioa. Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua du De Zabalak musika arloko kudeaketan. Motmo argitaratzailearen fundatzailea da (BIME 2023 edizioan Industria Musikalaren Star Up Onenari Saria). 2015az geroztik hamaika euskal disketxeren aholkularitzan dihardu, bere musikarien obra-irabaziak optimizatzen, tartean, Zai-Zoi, Mauka edo Bidean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento