Psicowoman: "Maitasun ona"

Psicowoman: "Maitasun ona"

Datos del evento

Organizado por

salabbk.bbk.eus

Donde

BBK Aretoa

Cuando

15/06/2024

Sexualitatea, mutiletan eta nesketan ibiltzea, mugak, maitasun ona, akordioak. . . 15 eta 17 urte bitartean badituzu, PACT by BBK programatik antolatutako ekitaldi honetara gonbidatzen zaitugu, Isa Duque ‘Psico Woman’en laguntzarekin. Ekitaldi honetan emozioez, maitasunaren eredu sozialaren eraikuntzaz, jazarpenaren prebentzioaz, aniztasunaren onarpenaz. . . hitz egingo da eta tratu onetan oinarritutako harreman-ereduak (adiskideen artekoak, nork bere buruarekikoak. . . ) sustatuko dira. Izan ere, maite izateko beste modu batzuk posible dira (zaizkigu). . . Baina ahaztu egin zitzaien hori zelan gauzatu kontatzea. Jarduerak bi zati izango ditu: lehenengoa azalpenezkoagoa izango da, eta bakarrizketa erakargarri, bisual, argi, zuzen eta zintzo baten bidez, Psico Womanek 16 urterekin, kontatu izan balizkiote, poz-pozik entzungo zituen 10 tip edo aholkuak azalduko zaizkie  gaztetxoei. Ondoren, gehiago sakontzea nahi dutenari buruz anonimoki galdetzeko tarte bat utziko zaie. Tratu on eta maitasun ona abiapuntu, esperientziak partekatzeko topagunea izango da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento