Lagunartean: Gerardo Armesto Larzabal

Lagunartean: Gerardo Armesto Larzabal

Datos del evento

Organizado por

artium.eus

Donde

Artium Museoa

Cuando

27/05/2024

Adiskideen kolektiboak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta hilean behin, museoaren programen parte diren sorkuntza garaikideko erreferentziazko artistekin batera topaketa bat proposatzen dugu. Topaketak astelehenetan egingo dira, museoak ateak ixten dituen egunean, beste modu batez egin ezin diren lan horiek guztiak egiteko. Apirilaren 22an, 18:30ean
Bene Bergado (Salamanca, 1963)80ko hamarkadan Bilboko Arte Ederren fakultatean trebatutako belaunaldi bateko kide da, eta fakultate horretako irakasle izan da hamarkada batez. Gaur egun, Madrilen bizi da, eta hantxe lan egiten du. Haren lanak kontsumo-ohiturei eta kontsumo-praktikei buruz mintzo dira, bizi garen gizartea eraldatzeko duten ahalmenaz, eta objektu hibridoak proposatzen dizkigute, errealitatearen eta fikzioaren artekoak. Azken proiektuen artean, nabarmentzekoak ditu Leongo MUSAC museorako egindako proposamena, Persona (2020), eta Decrecer, (Azkuna Zentroa, 2023). Maiatzaren 27an, 18:30ean
Gerardo Armesto Larzabal (Vitoria-Gasteiz, 1949)Artean margolaritzarekin hasi zen artista honek objektuen egile gisa definitzen du bere
burua, planotik hiru dimentsiotako espaziorako trantsizioan. Haren serieen izenburuek
lerroarekiko, planoarekiko eta espazioarekiko grina erakusten dute: Cruzar-cortar;
Tridimensional-plano; Lugares y captores de luz; Entre la luz y su ausencia. Bere ibilbidean, pinturarekin, marrazketarekin eta ikus-entzunezko sorkuntzarekin uztartu du eskultura. Armesto animazio analogiko eta digitalaren erreferentea da gure herrialdean. Doako jarduera, museoaren Adiskideei zuzenduta
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan, Adiskideen WhatsApp zenbakian (747 488 488)
eta artium. eus webgunean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento