"LAS ASAMBLEÍSTAS (Las que tropiezan)"

"LAS ASAMBLEÍSTAS (Las que tropiezan)"

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

Del 20/09/2024 al 22/09/2024

Gure protagonistek urteak —mendeak— daramatzate, behin eta berriz harri berekin, akats berekin, estropezu egiten. Gizonek sortutako legeek eragindako akatsak dira batik bat. Nemesis jainkosak, bidegabekeria hori ikusteaz aspertuta, emakumeak sorgintzea erabakitzen du, bat egin eta kontzientzia har dezaten. Praxagora buru dutela, gizonen arropa lapurtu eta batzarrean sartu beharko dira, lehendik ezarrita dauden legeen ordez beste bidezkoago eta berdintasunezkoago batzuk ezartzeko. Baina gau bat bakarrik izango dute baso handia zeharkatzeko eta eguna argitzean batzarra egingo den muinoraino iristeko. Bideko iluntasuna arriskuz beteta dago, bai eta beren bizitzak islatuko dituzten ispiluz ere. Beren buruari eta beldurrei aurre eginez, azkenean dena betiko aldaraziko duten legeak zein diren erabaki beharko dute. Batzarkide horiek gizartean dugun eginkizunari buruzko hausnarketa barregarria egitera eramango gaituzte, bataren edo bestearen alde jartzera behartzen gaituena… nahi ala ez. Aristofanesen Las asambleístas antzezlanean oinarritutako testua.
Dramaturgia eta zuzendaritza: José Troncoso.
Antzezleak: Sílvia Abril, Gabriela Flores, Olga Hueso, Pepa Rus, Maribel Salas eta Pepa Zaragoza.
Zuzendariaren laguntzailea: Jesús Lavi.
Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni.
Jantzien diseinua: Pier Paolo Alvaro.
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez Cornejo.
Musika: Mariano Marín.
Koreografia: Nuria Legarda.
Makillajearen eta ile-apainketaren diseinua: Chema Noci.
Produkzioa: Rosa Domingo.
Banaketa: Pentación Espectáculos.

Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta El Terrat-en koprodukzioa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento