"Kontatu erretratu hau" tailerra

"Kontatu erretratu hau" tailerra

Datos del evento

Organizado por

Getxo Kultura

Donde

Romo Kultur Etxea (RKE)

Cuando

09/10/2024

“Kontatu erretratu hau” izeneko tailerra Getxoko Kultur Etxeak 60 urtetik gorakoentzat antolatutako jardueren egitarauaren barruan. Saio horietan, udal-liburutegiko artxiboko irudi zaharrak proiektatuko dira eta parte hartzaileek horien inguruan dakiten dena azaldu beharko dute, hala nola zein egunetan ateratakoa den argazkia, nortzuk agertzen diren, non den eta zergatik egin den argazkia, besteak beste. Egitasmo horren helburua da irudiari buruzko informazioa lortzea, era horretan, udalerriko memoria historikoa aberastea. Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute 944 66 00 22 telefono zenbakian.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento