Irene Solà: "La lengua porvenir"

Irene Solà: "La lengua porvenir"

Datos del evento

Organizado por

www.azkunazentroa.eus

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

18/06/2024

Irene Solà idazlea eta artista bisuala "Bèstia" poema-liburuaren egilea da (Premi de Poesia Amadeu Oller; Galerada, 2012), zeina alemanera, gaztelaniara, ingelesera eta italierara itzuli duten. Horrez gain, gaztelaniara eta ingelesera itzulita dagoen "Els dics" eleberria idatzi zuen (Documenta 2017 saria; L’Altra, 2018), eta hogei bat hizkuntzatara itzulitako "Canto jo i la muntanya balla ere bai" (Premi Llibres Anagrama 2019; Anagrama, 2019)Haren testuak eta lanak CCCBn (Bartzelona), Whitechapel Galleryn eta Jerwood Arts Centre-n (Londres) erakutsi eta irakurri dira, besteak beste. George Mason Unibertsitateko (Virginia) Alan Cheuse International Writers Center-eko idazle egoiliarra izan da, eta Writers Art Omi-Ledig House (New York) programan parte hartu du.

Gutun Zuria Zabalik topaketan Ivan de la Nuez saiogile eta kuratorearekin hitz egingo du, literaturan eta arte garaikidean egin duen ibilbideaz, eta aniztasun horretaz XXI. mendeko hizkuntza berri bati buruz hitz egin ote daitekeen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento