Ene Kantak: "Ene Kantak Dantzan"

Ene Kantak: "Ene Kantak Dantzan"

Datos del evento

Organizado por

zalla.eus

Donde

Zalla Zine-Antzokia

Cuando

06/10/2024

Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Gure ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten. “Dantzan” ikuskizun berezian, Ene kantak-eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara. Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, eta pantailan agertuko diren bideoen laguntzaz, ipuin edo istorio bat kontatzen dute abesti guztiak uztartuz eta dantzaldiari forma emanez. Saioan zehar, publikoak ez du tarterik izango deskantsatzeko eta irria eraginez, gure lagunek, denak dantzan jarriko dituzte. Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento