Jacopo Jenna koreografo, interprete eta zinemagileak "Algunas coreografías" ikuskizuna aurkezten du. Dantza eta koreografia ardatz dituen ikerketa batean oinarritua, dantza eta koreografia harturik gorputza mugimenduen arabera birplanteatzeko testuinguru performatiboak sortzen dituzten praktika hedatu modura. Sinopsia:“Algunas coreografías”?lanak Ramona Caia dantzariaren eta dantzako zenbait estilotako bideoen bilduma zoragarri editatu eta birlandu baten arteko elkarrizketa du ardatz. Sekuentzia azkar batean elkartutako hainbat pasarteren prozesu mimetiko batean garatzen da koreografia; zinemak eta Internetek erakusten duten dantzaren eta performancearen historiatik azalera atera dira pasarte horiek, materia zinetiko sentikor baten bila. Irudi horietan erretratatutako gorputza gorpuzten, eraldatzen, konektatzen eta taxutzen du dantzariak, haren dinamikak, askatasuna eta berehalakotasun linguistikoa ikuspegi neutral batetik aztertuz, irudimena koreografia zehatz baten exekuzioan deserrotuz. Zuzeneko emanaldiaren eta pantailako dantzaren arteko lotura ikertzen duen metakoreografia bat da muntaia. Bigarren zatian, Roberto Fassone artistaren jatorrizko bideo batek koreografia bisualen hurrenkera bat erakusten du. Paisaia sinboliko bat, giza arrastorik gabea, eszenan ari den gorputzarekiko erlazioa bilatzen duena eta dantzaren materia ukiezinari buruzko gogoeta egiten duena. Fitxa artistikoa:- Kontzeptua, zuzendaritza eta bideokoreografia: Jacopo Jenna
- Kolaborazioa eta dantza: Ramona Caia
- Kolaborazioa eta bideoa: Roberto Fassone
- Jatorrizko soinua: Francesco Casciaro
- Zuzendaritza teknikoa eta argiak: Mattia Bagnoli
- Jantzien diseinua: Eva di Franco
- Antolaketa: Luisa Zuffo
- Produkzioa: KLM – Kinkaleri
- Koprodukzioa: Centrale Fies, Azienda Speciale Palaexpo Mattatoio | Progetto PrendersiCuraren laguntzarekin
"Algunas coreografías"
Datos del evento
Organizado por
azkunazentroa.eus
Donde
AZ Azkuna Zentroa
Cuando
21/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.