Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Strømgren (1970) egile benetan ospetsua da bere herrialdean, Norvegian, non 150 dantza-piezatik gora sortu baititu. 64 herrialde baino gehiagotan eman izan dira haren lanak, baita Espainian ere; Madrilgo Udazkeneko Jaialdian, esaterako, sarritan programatzen dute.
Buster Keaton dakar gogora The Ministry of Unresolved Feelings lanak, umorea lanabes hartuta. Dantzak eragin al dezake barre-algara? Bada, Jo Strømgren koreografoaren pieza hau ikusi ondoren, ezin izango dugu baiezkoa baino erantzun.
Bertan, Keaton bera bezala, dantzariak interpretatzen dituzten pertsonaiak mutuak dira. Dantza besterik ez dute egiten (umore biziz, hori bai). Esatari baten ahotsak zenbait pazienteren kasuak aurkeztu eta azalduko ditu, eta Ministerioko goi-kargudun batek funtzionarioek ohi duten manera lehor eta burokratikoan erantzungo dio bakoitzari, pazienteek kasetean dakartzaten musika-pieza ezagunen erritmoan. Hogei agerralditan, Strømgrenek erakutsiko digu dantzak eta musikak munduko zigorrak arintzeko balio dezakeela. - Artistak: GöteborgsOperans Danskompani, Henriette Hamli, Jakub Medrzycki, Nora Svendsgård, Ellen Lindblad, Jon Filip Fahlstrøm, Mikael Rønne, Angela Dematté, Iannes Bryulant, Ian Ancheta, Anna Andresen, Malika Barley.
- Konpainia: Jo Strømgren Kompani (Norvegia)
- Koreografia, testua, eszenografia-diseinua, argitazpena eta soinua: Jo Strømgren
- Jantzien diseinua: Bregje van Balen
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "The Ministry of Unresolved Feelings"
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Félix Petite Antzokia
Cuando
15/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.