Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Bidaia bat, protagonistaren bizitzan zehar, baita haren osaba homosexualaren bizitzan zehar ere. Istorio bat, beste istorio baten barruan. Bidaia bat bi pertsonaiaren eta haien bizipenen artean: negarra eta irribarrea, amorrua eta adiskidetasuna, kabareta eta drama, izua eta poza, ankerkeria eta maitasuna. Ibilbide leun eta delikatu bat, sentibera eta gozoa.
Gay izateagatik kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa. Iraganeko bi errealitateren kontakizuna: Hitlerren Europa, Francoren Espainia. Ia-ia ikerlan baten fruitu diren zenbait bizi-istorio errealek fikziozko kontakizun bat osatzen dute lan honetan.
Duela urte batzuk Barro rojo ikusi genuen, gaztelaniaz, Egile Hasi Berri Onenaren kategorian Max Sarietarako hautagai izendatu zutena. Gainera, 2016an bi sari lortu zituen, Indifest jaialdiko Ikuskizunik Onenaren saria, eta Ehgam erakundeak ematen duen Urrezko Hiruki Saria.
Talde artistikoarekin topaketa antzezpena bukatutakoan. Topaketarako gonbidapenak urriaren 15tik aurrera lehiatilean. - Konpainia: Ékoma Teatro
- Testua: Javier Liñera
- Itzulpena: Idoia Barrondo
- Zuzendaritza: Javier Liñera (Daniela Molina era Linda Wise-ren ideiatik abiatuta)
- Antzezlea: Aitor Pérez
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Lohi gorria"
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia
Cuando
21/11/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.