Getxoartek sormen-jarduera sustatu eta herritarren parte-hartze artistikoa bultzatu nahi du, baita artistak eta/edo zaleak zabaldu eta ezagutzera eman ere. Getxoko Kultur Etxeak Aire Librea familian pintatzeko II. lehiaketa antolatu du Algortan, Getxon, 2024ko urriaren 6an. - Oinarriak
- Deialdia eta izena emateko eranskina1. Parte-hartzaileak
5 eta 18 urte bitarteko adin txikikoak dituzten familia guztiek parte har dezakete. Familia bakoitzak marrazki bat baino gehiagorekin parte har dezake, baldin eta ez badute gainditzen familiaren adin txikikoen kopurua. 2. Teknika, estiloa eta gaia
Estilo eta teknika libreak izango dira eta gaia Algortako eta Andra Mariko paisaia natural eta urbanoak izango dira. Lanak aire zabalean egin beharko dira lehiaketaren egunean bertan. 3. Inskripzioa
Inskripzioak aurkezteko epea zabalik egongo da deialdia argitaratzen direnetik, eta hauek aurkeztu ahal izango dira:
• getxoarte@getxo. eus posta elektronikoaren bidez, urriaren 2a baino lehen.
• Erregistro telematikoaren bidez urriaren 2a baino lehen.
• Urriaren 6an, Muxikebarrin, 10:00etatik 11:00etara, euskarria zigilatzeko unean. 4. Obraren ezaugarriak
Lehiakide bakoitzak gehienez ere obra bat aurkeztu ahal izango du, sinatu gabe eta gehienez 150 x 150 zm-koa. 5. Lehiaketa
Lehiaketa 2024ko urriaren 6an, igandean, egingo da Algortan, Getxon. Lehiaketaren egunean bertan, MUXIKEBARRIko harrera gunean, 10:00etatik 11:00etara, zigilatzeko euskarria aurkeztu beharko da nahitaez. Antolakundeak harrikartoizko hainbat formatutako euskarriak emango ditu. Deialdi honetan ezarritako arauak betetzen direla bermatzeko zigilua ez duten pinturak edo marrazkiak ez dira lehiaketan onartuko. Euskarriak lanerako prest aurkeztu ahal izango dira, baina inola ere ez dira onartuko zirriborroak, marrazkiak eta euskarri horien gaineko beste seinale batzuk. Parte-hartzaileek beren lanak egiteko behar dituzten tresnak eraman beharko dituzte lehiaketara. Lanak entregatzeko ordua 13:30etatik 14:00etara izango da, 2024ko urriaren 6an, Muxikebarrin. Lan bakoitzarekin batera, gutunazal itxi batean, egileen datuak agertuko dira. (Izen-abizenak, NAN-a, helbidea, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa). 6. Epaimahaia
Epaimahai kalifikatzailea arte munduarekin zerikusia duten bi pertsona kualifikatuak osatuko dute, antolakuntzak izendatuak. Epaimahaiaren erabakia eta osaketa lehiaketaren egunean bertan jakinaraziko dira, 14:30ean, eta orduan banatuko dira sariak. Epaimahaiari dagokio lana ebaluatzea eta parte-hartzaileak hautatzea. Adin txikikoen tutoreek sorkuntza artistikoan
lagundu dezaketen familia-pinturako lehiaketa bat bada ere, epaimahaiak bereziki baloratuko ditu haurren jarduna modu nabarmenean hautematen duten lanak. Originaltasuna ere baloratuko da. 7. Sariak
• 6 sari, 100,00€-tan baloratua material artistikoen lotea. Sariak 2024ko urriaren 6an bertan banatuko dira, 14:30ean, Muxikebarriko sarreran. Sariak saritutako lanaren ustiapeneskubideak erostea ekarriko du, 2025erako Kultur Etxeak diseinatu eta inprimatuko duen egutegian sartzeko, 2025eko abenduaren 31ra arteko tirada mugagabean. Irudia egutegia eta Kultur Etxea sustatzeko eta komunikazio helburuetarako ere erabili ahal izango da8. Obrak kentzea
Lehiaketan saritutako obra guztiekin egutegi bat egingo da, Getxoko Kultur Etxeak 2025. urterako argitaratuko duena. Saritutako lanen kontsigna Kultur Etxearen esku geratuko da egutegia digitalizatzeko eta editatzeko lanak egiten diren bitartean. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak.
Getxoko Familia Pintura Lehiaketa
Datos del evento
Organizado por
Getxo Kultura
Donde
Algorta
Cuando
06/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.