"Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko"

"Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko"

Datos del evento

Organizado por

oiartzun.eus

Donde

Landetxe Kultur Aretoa

Cuando

15/09/2024

Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuko poemak errezitatu eta kantatuko dituzte Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garciak idazlearekin batera. Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra. Liburuko 11 poema musikatu dituzte eta errezitatutako poemekin batera, 75 minutuko emanaldian bi bibolin, bi gitarra, mandolina, xirula, musu-gitarra eta perkusioa-bateria arituko dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento