Zarauzko Udako Musikaldia 2024: "Inblue", Mario Prisuelos & Sigma Project Quartet

Zarauzko Udako Musikaldia 2024: "Inblue", Mario Prisuelos & Sigma Project Quartet

Datos del evento

Organizado por

zarautz.eus

Donde

Santa Klara komentua

Cuando

02/08/2024

Zarauzko 2024ko Udako Musikaldiaren barruan. Abuztuan ospatuko da 36. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrok musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta izango dugu Santa Klara elizan. Lau kontzertu izango dira abuztuan zehar, abuztuaren 2an, 23an, 30ean eta 31n eta ikus-entzuleei musika klasikoa bere zabaltasunean eskainiko diete. Musikaldiko kontzertuak Santa Klara komentuko elizan izango dira, 20:00etan, eta 200 pertsonentzako aforo mugatua izango dute. Programazioari hasiera emateko, abuztuaren 2an, Mario Prisuelos & Sigma Project Quartet taldearen ‘Inblue’ emanaldia izango da. Philip Glass, Leonard Bernstein eta George Gershwinen obrak interpretatuko dituzte Mario Prisuelosek, pianoan, eta Sigma Project Quarteteko kideek: Andrés Gomis saxo sopranoak, Angel Soria saxo altuak, Alberto Chaves saxo tenoreak eta Josetxo Silguero saxo baritonoak osatzen dute taldea. Egitaraua:Lehenengo zatiaPHILIP GLASSConcerto for saxophone quartet (1995)Bigarren zatiaLEONARD BERNSTEINCandide (1956)Pianorako eta saxofoi-laukoterakoGEORGE GERSHWINRhapsody in Blue (1924)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento