Jazzaldia 2024: Alex Haro's Freedom

Jazzaldia 2024: Alex Haro's Freedom

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Frigo gunea

Cuando

28/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Alex Haro (saxo tenorra), Víctor Viila (gitarra elektrikoa), Jorge Hidalgo (teklatuak), Pablo “Shurmaniko” García (baxu elektrikoa), Edi Saborit (bateria)Alex Haro saxofonista Alacantekoa da eta Donostian bizi da. Goi-mailako ikasketak egin zituen Musikenen, Jazz Saxofoia espezialitatean, baita masterra ere, Mikel Andueza eta Andrzej Olejniczakekin. Besteak beste, Bob Sands, Alejandro Mingot, Chris Kase, Josvi Muñoz (Revolver), Gere (Melendi), Miho Hazama eta Iñaki Uranga musikariekin lan egin du. Gainera, Ilja Reijngoud, Francesc Capella, Miguel Blanco eta beste hainbat musikarirekin ere trebatua da. Interprete gisa egin duen ibilbidean, kontzertuak eman eta proiektuak garatu ditu herrialdeko hainbat lekutan. Bestetik, Jazzaldian parte hartu du, besteak beste talde hauekin: DOS, Reunion BigBand, Nacho Soto Experiment, Miho Hazama and Musikene BigBand eta Kinkfolk. Orain hainbat estilotako proiektuetan murgilduta dago. Freedom Alex Haroren proiekturik pertsonalena da eta rockaren, heavy metalaren, funkaren eta, jakina, Jazzaren eraginak aurkituko ditugu bertan. Ia osorik Harok berak konposatutako errepertorioarekin, saxofonista eta konpositore gazte honen sentimenduetatik abiatuta sortzen diren piezak aurkitzen ditugu Freedomen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento