Forbidden Colours - 10. urteurrena (irailak 13 - Bilboko Kafe Antzokia)
Datos del evento
Organizado por
.eitb.eus
Donde
Bilboko Kafe Antzokia
Cuando
13/09/2024
10 urteko bidea amaitutzat eman du Forbidden Colours diskoetxeak, baina Aitor Etxebarriak gidatu duen argitaletxeak hamaika disko interesgarri utzi ditu hamarkada horretan, hala nola Aitor Etxebarriaren lanak, Galderren bakarkako lehen diskoa, Hondar Ahoak telesailaren soinu banda (Aitor Etxebarriarena berarena), Ander Unzaga pianistaren diskoak, Mirande Elena Setienek Grande Daysekin eta Xabier Erkiziarekin egindako lana, Moxal Hannot Mintegiaren bakarkako proiektuarenak, Amoranterenak, Eñaut Zubizarreta Triggerrenak, Micerenak, Rüdigerrenak…Ondare hori ospatzeko, agur jai bat antolatu dute irailaren 13rako, Bilbon, Kafe Antzokian. Etxebarriarekin batera Irene Prietok eta Txufo Willsonek ere bultzatu duten zigiluko hainbat artistak elkarrekin joko dituzte katalogoko abesti kutunak: Aitor Etxebarria, Amorante, Ander Unzaga, Ekhi Lambert, Empty Files, Galder, Joseba B Lenoir, Ke Lepo, Maia Ibar (Dual Split), Mice, Moxal, Sara Muñiz, Rüdiger, Testura, Eñaut Zubizarreta aka Trigger, Xabier Zeberio eta Zabala. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Kafe Antzokiaren webgunean, 13,5 euroan.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.