Harriak 2020

Harriak 2020

Datos del evento

Organizado por

Uhagon Kulturgunea

Cuando

29/08/2020

Udako kultura egitaraua Markina Xemeinen (PDF - 186 KB)Hainbat proposamen artistiko egingo dira herriko leku desberdinetan. Gure egunetan birpentsatzea premiazkoa dirudien hainbat olerki esploratzeko saiakerak. Harriak 2020 arte garaikideko programa bat da, besteak beste, arte garaikidearen dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena. Komisarioa: Camila Téllez.
Argazkia: Aimar Arriola. Markina-Xemeingo uda honetako kultura egitarauarekin lotutako zenbait ohar:- Nahiz eta kalean eta doan izan ikuskizun gehienak, aforoak kontrolatu behar dira; beraz, sarrerak aurretiaz hartu beharko dira ikuskizun guztietarako (aforoa kontrolatu ahal izateko). Sarrerak, udaletxeko harrerako makinan (astelehenetik zapatura 08:15-20:00) eta Uhagoneko kafetegian hartu ahalko dira (zinemarako sarrerak, soilik Uhagonen erosi ahalko dira). Ez balira sarrera guztiak salduko, egunean bertan erosteko aukera ere egongo da.
- Maskara eraman beharko da.
- Publikoak eserita egon beharko du, horretarako markatutako eremuan dauden aulkietan.
- Euria egingo balu, ekintza guztiak plazabarripean izango lirateke.
- Azken orduko aldaketak egon litezke. Webgunearen eta sare sozialen bidez emango da horien berri.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento