ARTIUM Museoa: Familiei zuzendutako lantegiak

ARTIUM Museoa: Familiei zuzendutako lantegiak

Datos del evento

Organizado por

artium.eus

Donde

Artium Museoa

Cuando

Del 01/09/2024 al 29/09/2024

Mini Artium eta Good Morning, Artium!, familientzako jarduerak asteburuan. Mini ArtiumIgande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute. 3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Bi hizkuntzatan
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:30etik 12:45era
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20Irailaren 1ean, igandea
Pintura itsasgarria. Ba al zenekien pintura, lehortzen denean, itsasgarri moduko bat dela? Lantegi honetan, pintura eta paper meheak konbinatuko ditugu, testura duten obrak sortzeko. Irailaren 8an, igandea
Omenaldia Basterretxeari. Néstor Basterretxea artista omenduko dugu, haren obrara hurbilduz eta haren estiloa imitatzen duten eskulturak eginez. Asko gozatu dugu prozesu horretan geometriak nola laguntzen digun ikusiz, eta bermeotarraren omenezko «erakusketa-areto bateratu» bat sortuko dugu. Irailaren 15ean, igandea
Azpikoz gora. Zer gertatuko litzateke azpikoz gora jarriko bagenitu gure eskulturak? Zutik geratuko ote lirateke? Lantegi honetan, gure sorkuntzen bolumenarekin eta egonkortasunarekin esperimentatuko dugu. Irailaren 22an, igandea
Obra amaigabea. Nork esan du gure artelana amaituta dagoela? Lantegi honetan, plastilina erabiliko dugu gure obrari zati batzuk gehitzeko, kentzeko edo aldatzeko. Gainera, obrak hasieratik bukaera arte izandako eboluzioa aztertuko dugu. Irailaren 29an, igandea
Ukitzeko pintura. Pintura bakarrik erabiltzen dugu koadroak egiteko? Lantegi honetan, obra berezia eta, batez ere, oso sentsoriala sortzeko beste aukera batzuk aztertuko digu. Good Morning, Artium!Igande goizean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da. 6-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Hiru hizkuntzatan (euskara-gaztelania-ingelesa)
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: Igandero, 11:30etik 13:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020Irailaren 1ean, igandea
Ezinezko arkitekturak. Jarduera honetan, Néstor Basterretxea artistaren interesetako bat ezagutuko dugu: arkitektura. Ondoren, lantegian, ametsezko tokiak sortuko ditugu eskulturak baliatuz eta collagearen teknika erabiliz. Irailaren 8an, igandea
Geruzaz geruza. Inork ez du esan artistaren jarduera bakartia izan behar duenik. Patricia Dauderren erakusketan eta haren lan-metodoan (geruzaz geruzakoa) inspiratuko gara gure lana elkarrekin sortzeko. Irailaren 15ean, igandea
Oraina birpentsatzen. Néstor Basterretxeak Lemoizko zentral nuklearraren arkitektura berrerabiltzeko zeukan ideia oinarri hartuta, hura nola eraldatuko genukeen eta gaur egun zer beste erabilera eman geniezaiokeen pentsatuko dugu. Irailaren 22an, igandea
Itzal Marrak. Ibon Aranberriren erakusketa ikusi ondoren, benetako ikertzaileak bagina bezala aztertuko dugu plaza, frottage teknika erabiliz. Segidan, konposizio bereziak sortuko ditugu, plazako zenbait gune okupatuta. Irailaren 29an, igandea
Paisaia abstraktuak. Paisaia bat abstraktua izan daiteke? Paisaiak sortzeko inspirazio gisa balio dezaketen adibide batzuk erakutsiko dizkigu Patricia Dauder artistak tailer esperimental honen bidez.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento