Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: Raúl del Toro

Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: Raúl del Toro

Datos del evento

Organizado por

culturanavarra.es

Donde

Agustindarren komentua

Cuando

04/10/2024

2024ko Organorako Musika Nafarroan Zikloaren barne. "Gaur arratsaldeko proposamen musikalaren oinarrian dagoen asmoa interpretearen beraren erranaldi eder batekin laburbiltzen ahal da: gogamenak kitzikatzea. Raúl del Toro gure organistarik ospetsuenetako bat da. Ibilbide profesional oparoa eta zabala du, eta bide horretan ohartu da beharrezkoa dela jendeari azaltzea musika fenomeno artistikoa, soziala eta historikoa dela. Horregatik, haren kontzertuetan ez dugu ikusiko organoa jotzen ari den interprete bat bakarrik; horretaz gain, piezen artean azalpen interesgarriak ematen ditu, ikusentzuleek kontzienteago eta garbiago uler dezaten zein den aditzen ari diren musikaren jatorria eta aberastasuna. Bertzalde, Marcillako agustindarren komentuak bi organo interesgarri ditu. Gaur arratsaldean entzunen duguna Roqués e Hijos etxeak egin zuen 1878an, eta komentuko eliza nagusiaren koruan dago. Musika tresna ederra da, eta gaur joko diren musika lan batzuetarako egoki-egokia, tradizio iberiarreko organogintza erromantikoan kokatzen baita. Bertzalde, gaur arratsaldeko programan Johann Sebastian Bachen lanak ere sartu dira; horri esker, ikusiko dugu Roqués etxeko organoen tinbrea zeinen garbia den, eta horrexegatik zeinen apartak diren barrokoko musikaren egitura kontrapuntistikoak hautemateko, egitura horiek barrokoaren estetikan ezinbertzeko baliabidea izanik. "

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento