"Zirkuluaren zerumuga", Agustina Oteroren erakusketa

"Zirkuluaren zerumuga", Agustina Oteroren erakusketa

Datos del evento

Organizado por

museooteiza.org

Donde

Jorge Oteiza Fundazio Museoa

Cuando

Del 20/06/2024 al 24/11/2024

Oteiza Museoak eta Iruñeko Udalak Agustina Oteroren “Zirkuluaren zerumuga” proiektua aurkezten dute. Bi esposizio osagarritan dago bildurik artistak buruari buruz eginiko azterketa formal eta estrukturala.

Giza buruaren azterketa formala eta estrukturala funtsezko gaia da arte klasiko eta modernoaren historian, eta etengabeko kezka gisa ageri da Agustina Otero artistaren ikerketa plastikoan. Bustoa da “Zirkuluaren zerumuga” erakusketa- eta argitalpen-proiektuaren protagonista, irudikatzeko forma, materia, egitura eta elementu kultural eta sinboliko gisa. “Zirkuluaren zerumuga” bi erakusketa osagarritan egonen da ikusgai hurrengo hilabeteetan: batetik, Oteiza Museoan eta, bestetik, Iruñeko Ziudadelako Bolborategian.

Formatu desberdineko 42 eskulturaz osaturik dago, eta ikerketa plastiko horrekin lotutako lau marrazki ere biltzen ditu. Harria, burdina, buztina, igeltsua eta, oro har, lurretik datozen materialak eskultorikoki tratatzeak artikulatzen du artistaren iruditeria plastikoa. Keinu eskultorikoaren bidez, beste esanahi-maila batzuetara iristen da Otero, eta, hala, material naturalak objektu artistiko seinalatu bihurtzea lortzen du.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento