"Automatak: Mekanismo magikoak"

"Automatak: Mekanismo magikoak"

Datos del evento

Organizado por

Museotik

Donde

Laboratorium Museoa

Cuando

Del 01/07/2024 al 15/09/2024

Ongi etorri ingeniaritzaren eta giza sormenaren bihotzera egindako bidaia liluragarri batera "Automatak: mekanismo magikoak" erakusketarekin. Erakusketa honek gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen dituzten hamabi pieza eder aurkezten ditu. Automata bakoitza, espeka-sistema, pinoi, palanka eta engranaje-sistema konplexu eta xelebreek animatua, ingeniaritzaren maisulan bat da, magia eta mekanika elkarlotzen ziren garaira garamatzana. XIX. mendearen erdialdetik XX. mendera arte, Erdialdeko Europako erloju-maisuek izaki mekaniko horiek sortu zituzten ikusleak txunditu eta entretenitzeko. Garai batean elitearen entretenimendua izan ziren mirari horiek, gaur egun mugimendu zehatz eta xarmagarriei bizia eman zieten artisau-trebetasuna eta asmamena berraurkitzera gonbidatzen gaituzte. Bilduma honetako pieza bakoitza giza asmamenaren eta jakin-mina sortzeko eta eguneroko monotoniatik ihes egiteko nahiaren testigantza da. Lagun gaitzazu eta ikus ezazu mekanika eta artea nola elkartzen diren engranaje eta palanka dantza batean, mugimendu bakoitzaren atzean ezkutatutako magia azaleratuz. Ezagutu ezazu automaten mundu harrigarria eta difrutatu teknologiaren aitzindari hauek!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento