Getxo Jazz 2024: Gerard Chumilla Quintet + ROSENWINKEL-TURNER-STREET-BALLARD

Getxo Jazz 2024: Gerard Chumilla Quintet + ROSENWINKEL-TURNER-STREET-BALLARD

Datos del evento

Organizado por

getxo.eus

Donde

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Cuando

05/07/2024

Getxo Jazz 2024 jaialdiaren barruan. ROSENWINKEL-TURNER-STREET-BALLARDErraza da pentsatzea Filadelfiako gitarrista ospetsuak gidatutako konbo berri baten aurrean gaudela, baina atseginez aurkeztu nahi dizuegu Kurt Rosenwinkel, Mark Turner (saxoa), Ben Street (baxua) eta Jeff Ballard (bateria) osatutako talde bikain hau. Jazz garaikideko izen handiko lau artista hauek birtuosismoa eta gustu ona bateratzen dituzte, modernitatea tradizioarekin uztartuz eta jarrera moldakor zein naturala eskainiz. Bidaia-lagunak direnak, banaka, ereferente izan dira beti eta osteko hainbat belaunaldi eta jatorri anitzeko musikarietan eragin handia izan dute. Talde Lehiaketa: Gerard Chumilla QuintetDuela urtebete baino gutxiago hasi zen Espainia, Frantzia eta Belgikako talentu gazteek osatutako boskotea. Jazz estandarrak zein musika originala interpretatzen dituzte, Gerard Chumilla saxofoi jotzaileak konposatua, betiere bere sustraiak gogoratzeko asmoz, eta duela gutxi argitaratu dute beren lehen lana. Sarrera: 15 € / Ordainezko kontzertuen bonua: 80 € (apirilaren 15etik salgai)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento