Open House Bilbao 2024
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
BBK Kuna
Cuando
Del 05/10/2024 al 06/10/2024
Zortzigarren edizio honetan, Open House jaialdiaren izena aldatuko da –hemendik aurrera, OPEN jaialdia izango da–. Gainera, espazioak irekitzen jarraitzeaz gain, ikusgarritasuna emango die arkitektura egiteko molde berriei. Horretarako, estudio berrien edo eraikuntza gabeko arkitekturen begirada baliatuko du, lanbidean jarduteko modu alternatibo gero eta ohikoagoak erakutsiz. Hala ere, ez dugu ahaztu behar ekitaldiaren helburu nagusia arkitektura eta hirigintza herritar guztiei hurbiltzea dela. Gainera, jakitun izanik gaur egungo arkitektura-jarduna inoiz baino askotarikoagoa dela eta imajinario kolektiboan oraindik ere arkitektura-eredu bateratu eta ikoniko bat nagusi dela, OPEN programak ikuspegi hori zabaldu nahi du, beste arkitektura mota batzuk erakutsiz: eguneroko arkitekturak, ikusten ez diren arkitekturak, arkitektura femeninoak, arkitektura zaintzaileak. . . Horretarako, jaialdiaren programazioak asteburua baino gehiago iraungo du, urriaren 1etik 6ra, Arkitekturen Jaialdia lelopean. Programa hainbat ekintzatan oinarrituta diseinatu da, arkitektura BISITATU, HITZ EGIN, JOLASTU, IBILI, DISEINATU eta IKUSI ahal izateko. PROGRAMAJaialdiaren antolatzaileen asmoa da jaialdia gure inguruko arkitekturak lantzeko formatu eta modu desberdinak esploratzeko aukera emango duen tresna bat izatea. Hortaz, espazioak eta eraikinak bisitatzea garrantzitsua izango da oraindik ere, baina zortzigarren edizio honetan bestelako ekimenak ere egingo dira, arkitektura planteatu, bizi eta lantzeko moduen ezagutza-bide berriak irekitzen saiatuz. ERAKUSKETA ETA EZTABAIDA: ARKITEKTURAK TRANTSIZIOANOpen Jaialdiaren esparruan, Cities Connection Project programa europarra Bilbora iritsi da, Nicola Regusci eta Xavier Bustos arkitektoak buru direla. Programa horren helburua da tradizio arkitektoniko garrantzitsua duten Europako hirien arteko lotura kulturala ezartzea: Brusela-Valona, Luxenburgo eta Bartzelona. Erakusketa ibiltaria eta metagarria da, eta hirien arteko trukerako eta esperientzietarako espazio bat sortzea du helburu, hiri-diseinu eta -garapen jasangarriko jardunbide egokien inguruan. Hala nola, kalitatezko arkitekturak, lehendik dauden espazioak berrerabiltzea sustatzen dutenak; eraikuntza-sistema eta -material jasangarriak; energiaren ikuspegitik eraginkorrak diren eraikinak. . . Parte hartzen duen hiri bakoitzeko 20 proiektuk osatzen dute erakusketa, tartean tokiko bost estudioren proiektuak: Bear, ELE Arkitektura, Behark, AV62 eta Beste Arkitektura. Urriaren 1etik 6ra ikusi ahal izango dira proiektuok IED Kunsthal eraikinean. Gainera, erakusketa horren harira, hitzaldi bat antolatu da – eguaztenean, urriak 2, 12:30ean –, parte hartzen duen eskualde bakoitzeko estudio batek proiektua bertaratutakoei azaltzeko. Formatu honen helburua da hirien arteko trukerako eta esperientzietarako espazio bat sortzea, hiri-diseinu eta -garapen jasangarriko jardunbide egokien inguruan. Hauek izango dira partaideak: Benjamin Robinson, Belgikako Artau estudiokoa; Philippe Nathan, Luxenburgoko 2001eko estudiokoa; Tomeu Ramis, Kataluniako Flexo Arquitectura estudiokoa; eta Ibon Salaberria, Beste Arkitektura estudioaren izenean. Proiektu bakoitza aurkeztu ondoren, mahai-inguru bat egingo da, eta bertan, lasai, lau parte-hartzaileek eta publikoak gogoeta egin eta eztabaidatu ahal izango dute. Hitzaldian eta ondorengo solasaldian parte hartzeko, izena eman behar da aurretik. IBILBIDEAK: IBILBIDE KRITIKOAK ETA FAMILIAKO IBILBIDEAKBizikidetzarako espazioak izenburupean, ezaugarri oso desberdinak dituzten auzoetan zehar - Zabalgunea eta Santutxu - bi ibilbide egingo dira, eta hiri-inguruneak garai eta testuinguru historiko oso desberdinetako auzoetan komunitate-harremanak sustatzeko duen gaitasuna aztertuko da. Ibilaldi horiek egiteko izena eman behar da, bai eta familian egitekoak diren oinezko ibilbideak egiteko ere. Azken hauek urriaren 5ean (zapatua) eta 6an (domeka) egingo dira: San Ignaziora begira, Castañoseko begiratokiak eta Atxuriko arkupeak. Haurrek gizarte- eta ingurumen-konpromisoaren erronka eta helburu handiak uler ditzaten sortutako ibilaldiak dira aipatutakoak. Ibilbideetan jolasteko eta hausnartzeko geldialdiak eta sormenezko jarduerak egingo dira. Banakako nahiz elkarlaneko proposamenetarako materialak eta tresnak emango dira. TAILERRA ETA SOLASALDIA: HIRIGINTZA SOZIAL ETA INKLUSIBO BATERANTZBi jardunaldi programatu dira BBK Kunan, hausnarketarako (ezinbestekoa izango da plaza erreserbatzea). Lehenengoa, martitzenean, hilak, 1, 17:00etan egingo da, Eskoletako jolastokiak birpentsatuz izenburupean. Espazio horiek duten garrantzian jarri nahi da arreta, horietan bizitzarako asko ikasten da-eta. Testuinguru horretan, tailer bat antolatu da, eskola-patio inklusibo eta osasungarriei buruzkoa. Esperientzia interaktiboa da, hezkuntza-komunitateko hezitzaile, guraso, ikasle eta profesionalentzat diseinatua, hezkuntza-espazio inklusiboagoak, osasungarriagoak eta kalitate handiagokoak sustatzeko interesa dutenean. Eta, bigarrena, eguenean, 18:00etatik aurrera, Emakumeek hiria egiten dute izenburuarekin, topaketarako eta hausnarketarako gune gisa aurkezten da, emakumeek hiri garaikidearen eraldaketan eta eraikuntzan duten funtsezko eginkizunari balioa emateko. Ekitaldi honen bidez, elkarrizketa aberasgarria sortu nahi da, hiri-inguruneak ulertzeko eta diseinatzeko modu berriak inspiratuko dituena. Gure hiriak birpentsatzeko eta horiek eraikitzen laguntzeko gonbidapena, ikuspegi bidezkoago eta gizatiarrago batetik, non emakumeen begirada hiri-plangintzaren eta -garapenaren elementu nagusi bihurtuko den. Ikuspegi horrekin, bada, emakumeek arlo horietan egiten duten lanari ikusgarritasuna emateaz gain, orain arte hirigintzan nagusi izan diren eredu tradizionalak zalantzan jarri nahi dira. ZINEMA ETA ARKITEKTURABarikuan, hilak 4, 18:00etan, zine-foruma egingo da BilbaoArte-n, Bernardo I. García de la Torrek zuzenduta. Arkitektoa, dibulgatzailea eta Arquitectura para el cine en Bilbao liburuaren egilea da García de la Torre. Sarrera labur baten ondoren, King Vidor-ek zuzendutako El Manantial filma (1949) proiektatuko da. Filmean arkitektoak gizartean duen identitateari buruzko galdera sakonak planteatzen ditu, eta arteak eta sormenak mundu modernoaren eraikuntzan duten zereginari buruz; proiekzioaren amaieran horiei buruz hausnartuko da. Aldez aurretik izena eman behar da. OPEN ESPAZIOAKOPEN jaialdiaren zortzigarren edizio honetan herritarrek urian han eta hemen dauden 72 espazio izango dituzte ikusteko; horietatik zortzi berriak dira. ESPAZIOAK BAKARRIK IREKITZEN DIRA ASTEBUAN, HILAK 5 (ZAPATUA) ETA 6 (DOMEKA). Espazioetarako bisitak doan egin ahal izango dira, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Bisita horiek egiteko, nahikoa da eraikinera hurbiltzea, ilaran jartzea (balego) eta txandaren zain egotea. Taldeak 10-30 lagunekoak izango dira, eta bisitak, 20-45 minutukoak, espazio bakoitzaren arabera. Jaialdiaren ordutegi orokorra hau da: zapatuan 10:00-20:00 eta domekan 10:00-19:00; hala ere, eraikin bakoitzak bere ordutegia izango du, aukeren arabera. Informazio hori jaialdiaren web-orrian (www. openhousebilbao. org) eta banatuko diren planoetan kontsulta daiteke. Hauek dira herritarrentzat zabalduko diren espazioak:01. Eleiz Museoa / Museo de Arte Sacro02. Bilborock03. “La Bolsa” Eraikina / Edificio “La Bolsa”04. Plaza Berria / Plaza Nueva05. Euskaldunako Dike Lehorrak / Diques Secos Euskalduna (berria)06. Santa y Real Casa de Misericordia07. Gran Via08. Albia Lorategiak / Jardines de Albia09. Esperientzia Gelak / Aulas de la Experiencia10. Universidad Literaria de Deusto11. Bidebarrietako Udal Liburutegia / Bibl. Mun. de Bidebarrieta12. Arriaga Antzokia / Teatro Arriaga13. Villa María14. Bilboko Udaletxea / Ayuntamiento de Bilbao15. Chávarri Jauregia / Palacio Chávarri16. Abandoko Udaltegia / Centro municipal de Abando17. Ibaigane Jauregia / Palacio Ibaigane18. Elorrietako Ponpatze-Estazioa / Est. de Bombeo de Elorrieta19. Concordia Geltokia / Estación de la Concordia20. Harino Panadera21. Campos Elíseos Antzokia / Teatro Campos Elíseos22. BilbaoArte (berria)23. Bilboko Elkarte Filarmonikoa / Soc. Filarmónica de Bilbao24. Aburto Etxea / Casa Aburto25. Bilboko Burtsaren eraikina / Edificio de la Bolsa de Bilbao26. Azkuna Zentroa27. Castañoseko Udaltegia / Centro Municipal de Castaños28. Fesa-Ercros Pabilioia / Pabellón Fesa-Ercros29. Cuna Etxea / Casa Cuna30. Atxuriko Geltokia / Estación de Atxuri31. Sociedad Bilbaina32. Artxandako Funikularra / Funicular de Artxanda (berria)33. Deustuko Unib. Komertziala / Uni. Comercial de Deusto34. Zankoetako Udaltegia / Centro Municipal de Zankoeta35. Punta Begoña Galeriak / Galerías Punta Begoña36. Tayko Hotela / Hotel Tayko37. La Perrera Eraikina / Edificio La Perrera38. Banco de España39. Indautxuko Jesuitak / Jesuitas de Indautxu40. LHI Tomas Camacho / CEP Tomas Camacho (novedad)41. Bizkaiko Foru Liburutegia / Biblioteca Foral de Bizkaia42. Erriberako Merkatua / Mercado de la Ribera43. HLHI Luis Briñas Santutxu / CEIP Luis Briñas Santutxu44. Euskararen Etxea (berria)45. Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes46. Bailén Etxe Orratza / Rascacielo de Bailén47. Spaces Eraikina / Edificio Spaces48. Abandoko Geltokia / Estación de Abando49. Papelera - Kunsthal Eraikina / Edif. Papelera - Kunsthal50. Bilboko Ikastetxe Alemana / Colegio Alemán de Bilbao (berria)51. Bizkaia Dorrea / Torre Bizkaia52. Sarriko Metro Geltokia / Estación de Metro Sarriko53. Euskalduna Jauregia / Palacio Euskalduna54. Meliá Hotela / Hotel Meliá55. Itsasmuseum56. EITB Egoitza / Sede EITB57. Conservatorio Juan Crisóstomo de Arriaga58. Deustuko IIBZ Liburutegia / Biblioteca CRAI de Deusto59. Bizkaia Aretoa UPV/EHU60. Bilbao Arena Kirol Jauregia / Pal. de Deportes Bilbao Arena61. IDOM Egoitza / Sede IDOM62. Bizkaia Frontoia / Frontón Bizkaia63. Sede de la Policía Municipal de Bilbao64. Suhiltzaileen Egoitza / Sede de Bomberos65. Euskadiko Artxibo Historikoa / Arch. Histórico de Euskadi66. Laboratorio Ultra Alta tensión Arteche67. Carreras Múgica Arte Galeria / G. de Arte carreras Múgica68. Museoalde Eraikina / Edificio Museoalde69. Elorrietako Itsasertza / Frente Marítimo de Elorrieta70. Bear - Rabe71. APNABI Eguneko Zentroa / Centro de día APNABI (berria)72. Oslo Cowork (berria)Aurreko urteetan legez, ekitaldiaren izaera ludikoa dela kontuan hartuta, zigiluak metatu ahal izango dira OPEN jaialdiaren pasaportean, OPEN jaialdiaren barruan modu esklusiboan egingo diren bisiten zozketan sartzeko. Pasaporteak katalogoan jasota dauden eraikinetan eta informazio-guneetan lortu ahal izango dira. Zozketan parte hartzeko, gutxienez 3 puntu lortu beharko dira, hau da, 3 bisita egin beharko dira beste horrenbeste espaziotara, pasaportea Open House Bilbaoren webgunean erregistratu. Era berean, eta programaren begirada irekiagoa eta sortzaileagoa eskaintzeko helburuarekin, Visual Stories lehiaketa artistiko bat egingo da, ikusizko historia baten bidez jaialdian zehar bizitako ezagutza eta esperientziak adierazteko. Edozein arte mota erabil daiteke parte hartzeko: argazki sorta bat, film labur bat, marrazki bat edo historia bisualeko beste edozein formatu. Lanik onenak aukeratu eta erakusketa batean aurkeztuko dira, Open House Europaren Urteko Goi Bileran, Dublinen, 2025eko urtarrilean. BOLUNTARIOEI DEIJaialdia gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da jaialdia urtero hain berezia izatea eragiten duten ehunka boluntarioen konpromisoa eta gogoa. Boluntarioa izatea librea da; edozein herritarrek egin dezake. Ez da beharrezkoa aldez aurretik arkitekturaz ezer jakitea. Baldintza bakarra ikasteko gogoa eta kultura zabaltzeko interesa izatea da. Gaurtik aurrera, boluntario izateko izen-emateak irekita daude www. openhousebilbao. org webgunean. ANTOLAKETAOpen jaialdia Open Urbanityk diseinatu eta antolatutako ekitaldi bat da. Open Urbanity irabazi-asmorik gabeko elkartea da, tokikoa, hiri-berrikuntzan, arkitekturan eta herritarren parte-hartzean interesa duten arkitekto gazteek eratua. Ekitaldiak Bilboko Udalaren babesa dauka. Herritarrek, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez, euren hiriaren inguruko kontzientzia har dezaten aukera bat da hau. Ekitaldi honen bitartez, gai horiek ezagutzera ematen dira, haien zabalkundea egiten da, eta publiko zabal baten aurrean gizarteratzen dira. Hori dena parte-hartzearen bidez egiten da. Informazio gehiago: www. openhousebilbao. org
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.