XIX. mendeko azken urteak eta XX. mendeko lehenak; Espainiako gerraostea; 2020ko pandemia: hiru une desberdin, modu nahasian agertzen diren hiru garai, non pertsonaia eta gertakari historikoak fikziozko beste batzuekin batera bizi diren. Inesek, berandu bada ere, bere amona Julita hil berriari bere garaian emandako hitza bete nahi du, eta, horretarako, arrastorik utzi gabe desagertutako Damian birraitonaren amaiera zein izan zen jakin behar du. Bilaketa horretan askotariko gertaera, pertsona eta egoerekin topo egiten du: Kubako eta Marokoko gerrak, Espainiako gerraostea eta Bigarren Mundu Gerra, Franco eta bere ministroak, Johannes Bernhardt eta SOFINDUS enpresa-taldea, Espainian errefuxiatuta dauden naziak, Cadizko Carranza familia, XX. mende hasierako «gripe espainiarra» eta XXI. mendeko Covid-19aren pandemia, Raul Guerra Garrido eleberrigilea eta Marcial Lafuente Estefania, wolframioa eta bere balio estrategikoa, Bierzoko bizitza, filoxeraren izurritea, Madozen desamortizazioa, Mariquita Pérez kopina, Tierno Galván alkatea eta Madrilgo bizitza, Betisen eta Sevillaren arteko lehia, etab. Horien artean galtzaileak agertzen dira eta baita gaindituak ere, baina galtzaile guztiak ez dira gaindituak, eta gainditu guztiak ez dira nahitaez galtzaileak. Miguel Arroitajauregi Errasti. Filologia Klasikoan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta Zientzia Politikoetan UNEDen. Hogeita hamazazpi urte baino gehiago eman ditu irakaskuntzan Eibarko Unibertsitate Laboralean, batez ere Latina irakasten, baina baita Gaztelania, Filosofia edo une bakoitzean suertatzen zena. Orain erretiroaz, eta horrek, besteak beste, bere lehen nobela idazteko aukera eman dio.
Partaideak: Miguel Arroitajauregi Errasti; Nerea Aledo Alcorta.
Liburu aurkezpena: "Perdedores y vencidos" (Miguel Arroitajauregi Errasti)
Datos del evento
Organizado por
kulturaetxea.araba.eus
Donde
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Cuando
19/03/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.