Galdakaoko Jaiak 2024: egitaraua (Santakurtzak)

Galdakaoko Jaiak 2024: egitaraua (Santakurtzak)

Datos del evento

Organizado por

.galdakao.eus

Cuando

Del 13/09/2024 al 22/09/2024

Galdakaoko Jaiak 2024ko irailaren 13tik 22ra ospatuko dira. 

Lau musika talde ezagun izango dira irailaren 13tik 22ra ospatuko diren Galdakaoko Santakurtzetan Ardantza Parkeko kontzertu nagusietan arituko direnak, galdakoztarrek hala erabakita: Mago de Oz, Bulego, Tremenda Jauría eta Zea Mays. Parte hartze prozesu oso baten bidez erabaki dute herritarrek kontzertu sorta, lehenik talderik gustukoenak proposatuz, eta ondoren, herritarrek beraiek egindako proposamenen artean bozkatuz.

Honako hauek izango dira Galdakaoko jaietako kontzertu nagusiak:

• Irailak 13, ostirala: Mago de Oz
• Irailak 14, larunbata: Bulego
• Irailak 20, ostirala: Tremenda Jauría
• Irailak 21, larunbata: Zea Mays

Martxoan abiatu zen parte hartze prozesuaren lehen fasea, eta bertan, jaietarako nahi dituzten musika taldeak proposatzeko aukera izan zuten herritarrek. Jasotako 460 proposamenetatik, baztertu egin ziren aldez aurreko baldintzak betetzen ez zituztenak (azken 3 urteetan Galdakaon aritu izanagatik, 4 pertsona edo erakunde baino gutxiagok proposatua izanagatik, eta letretan, jarreretan edo jantzietan diskriminazio zantzuak adierazteagatik). Ondoren, balorazio teknikoa egin zen ezarritako irizpideen arabera, eta bozketa fasea abiarazi zen, egun bakoitzerako proposamen sorta batekin.

Bozketa fasean, Mago de Oz taldea gailendu da jaietako lehen eguneko kontzerturako, Kaotiko, Boikot eta Talko taldeek baino babes gehiago jasota. Jaietako lehen larunbaterako, irailaren 14rako, Bulego talde azkoitiarra izan da bozkatuena, Chill Mafia, Oxabi eta Su Ta Gar taldeen aurretik. Irailaren 20rako, larunbata, herritarrek Tremenda Jauría aukeratu dute, Mafaldari baino babes gehiago emanda. Eta irailaren 21ean Ardantza parkean egingo den kontzertu nagusirako aukeratua Zea Mays izan da, Nogen eta J. Martinari gailenduta.

Santakurtzak 2024 musika taldeak aukeratzeko herritarren parte hartze prozesuari buruzko informazio guztia erabaki. galdakao. eus plataforman egongo da eskuragarri.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento