Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan. - El sostre groc (El techo amarillo) (2022)
2018an, bederatzi emakumez osatutako talde batek salaketa jarri zuen Lleidako Antzerki Gelako bi gizon irakasleren aurka, 2001 eta 2008 urteen artean, nerabeak zirela, sexu-abusuak egin zizkietela leporatuta.
2018an, bederatzi emakumez osatutako talde batek salaketa jarri zuen Lleidako Antzerki Gelako bi gizon irakasleren aurka, 2001 eta 2008 urteen artean, nerabeak zirela, sexu-abusuak egin zizkietela leporatuta. Beranduegi izan zen. Beldurragatik, lotsagatik, gertatutakoa ulertzeko eta irensteko denbora luze behar izan zutelako, salaketa iritsi zenerako, kasua preskribatuta zegoen, eta artxibatu egin zuten. Hala ere, kasua preskribatuta egon arren, ez zekiten haien testigantzekin ate bat irekitzen ari zirela, eta, agian, dena ez zela galduta egongo.
Isabel Coixeti 2020an piztu zion interesa istorio honek, Diari Ara egunkariak argitaratutako ikerketa-artikulu baten harira. Filmean islatutako testigantza berrien ondorioz, berriz ireki da preskribatuta zegoen kasua. Txalo-zaparrada jaso zuen Donostiako Zinemaldian, ‘Nik sinesten dizut' oihuen artean.
Fitxa Teknikoa
Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Gidoia: Isabel Coixet eta Laura Ferrero.
Generoa: Dokumentala.
Zinemateka Azkuna Zentroa: "El sostre groc (El techo amarillo)"
Datos del evento
Organizado por
azkunazentroa.eus
Donde
AZ Azkuna Zentroa
Cuando
30/05/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.