OSA+MUJIKA: "Bueltaxka"

OSA+MUJIKA: "Bueltaxka"

Datos del evento

Organizado por

www.azkunazentroa.eus

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

28/09/2024

Zenbat aldiz sentitu duzu ez daukazun zerbait nahi duzula? Zenbat aldiz ikusi duzu zeure burua bueltaka etengabe, falta zaizun “zera” horren bila? Nahigabearen giza arazo betierakoa. Pentsatzea gure bizitza beterik izango dela bakarrik zera gertatzen denean…Gaur egun bilaketa hori etengabea eta aseezina da, ez dugu sekula sentitzen merezi duen leku batera iritsi garela, eta hor jarraitzen dugu, bueltaka. Uste dugu kontu jakin bat lortuz gero gure bizitza betiko konponduta egongo dela, baina, egia esan, ez da horrela izaten. Bizitza ez baita sekula erabat “konpontzen”. Beti baikaude bidean. “Bueltaxka” lanak ikusleak behartzen ditu geldialdia egitera, bueltak emateari uztera, bilaketa uztera. Gogora ekartzen digu hor kanpoan ez dagoela beste ezer, kito, hau zela dena. Baina “honek” merezi duela. Osa+Mujikaren azken lana 15 minutuko pieza bat da, eta bi lagunen - Jaiotz Osa eta Rafke Van Houplines - istorioa kontatzen du. Lagun horiek plazera aurkitzen dute elkarrekin egoten, ziur baitaude, elkarrekin aurrera eginez eta asegabetasuna eta etengabeko bilaketa alde batera utziz, porrota ez dela inoiz existituko. Eszenaratze hau AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketaren parte da. Azkuna Zentroak harekin irekiko ditu 2023-2024ko programazioa, eta eszenAZ, Azkuna Zentroa– Alhóndiga Bilbaoren Arte Eszenikoen Denboraldiaren edizio berria. FITXA ARTISTIKOAZuzendaritza: OSA+MUJIKA
Koreografia: Jaiotz Osa
Antzezleak: Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines
Jantziak: Xabier Mujika
Musika: Gartxot
Bideoa/Argazkiak: Etanowski

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento