"Euskara eta Digitalitatea"

"Euskara eta Digitalitatea"

Datos del evento

Organizado por

ueu.eus

Donde

Markeskoa Jauregia

Cuando

Del 11/10/2024 al 12/04/2025

Teknologia digitalak gure gizarteko txoko guztietara iristen ari diren honetan, hizkuntzen bizitasuna neurtzeko eta hartan eragiteko, ezinbestekoa da erabilerari hainbat ikuspuntutatik erreparatzea, baita digitaletik ere. Beste hizkuntza gutxitu batzuekin alderatuta, euskararena ezohiko kasua da: tresna eta baliabide digital ugari dauzkagu, zenbat hiztun garen kontuan hartuta. Erabiltzaileen kontsumo-ohiturak aztertuz gero, ordea, aise ikusten da euskarazko eskaintzak hutsune nabarmenak dauzkala eta eskaintzen dena ere ez dela jendearengana nahi beste iristen. Zer egin, orduan?Testuinguru digitalean euskara sustatuko duten aditu eta arituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du online graduondoko honek. Eskuragarri dauzkagun tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteaz gain, gogoeta piztea eta euskararen zaintza eta sustapen teknologikorako estrategiak lantzea da helburua. Graduondokoa UPV/EHUren berezko eskaintzaren parte da, eta UEUko GOI institutua arduratuko da prestakuntza eskaintzeaz, online ikas-irakaskuntzarako propio sortutako eredu pedagogiko bat oinarri hartuta. Gainera, lankidetzari garrantzi handia eman zaio graduondokoaren diseinutik bertatik, eta, horren erakusgarri, alorreko hainbat eragile garrantzitsuk parte hartuko dute irakasle-taldean. NORI ZUZENDUTATeknologia digitalek euskaran duten eraginaren inguruan interesa duen edonork parte har dezake graduondokoan, aurretik eginiko unibertsitate-ikasketak edozein direla ere. MATRIKULA-EPEA- Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 2a
- Matrikula-epearen bukaera: 2024ko uztailaren 5a

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento