Udako zinea: "Green book"

Udako zinea: "Green book"

Datos del evento

Organizado por

Abadiñoko Udala

Donde

Probalekuan eta Matienako eskoletako kanpoko instalazioetan

Cuando

09/07/2020

Abadiñoko Udalak Udako Zinema programa eskainiko dau uztailaren 2tik 29ra bitartean, lau pelikula eta film labur sortas bat eskainita. Programa horregaz udarako aisialdi aukera bat emon nahi da, eta behar diren neurri guztiak hartuko dira koronabirusaren kutsaketak eragozteko: ikusleek aurretiaz hartu beharko dabez sarrerak Errota Kultur Etxean nahiz Udal Mediatekan, aulkiak Udalak berak jarriko ditu ikusleen artean metro eta erdiko segurtasun-atea zainduta, maskara jantzita izan beharko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskainiko da. Filmak probalekuan eta Matienako eskoletako kanpoko instalazioetan proiektatuko dira 22:00etan. Matienan, zehazki, eskoletako futbito zelaian eskainiko dira, eta, euria bada, aterpean. Sarrera Matienako haur eskolako atetik egingo da beti. Emonaldiak hilaren 2an hasiko dira Matienan, Zinegoak jaialdiko film laburren saioagaz. Hilaren 9an Green Book komedia dramatikoa eskainiko da. Hilaren 16an, Elkano Lehen Mundu Bira marrazki biziduneko filma proiektatuko da probalekuan, eta 23an Agur Etxebeste komedia. Hilaren 29an Asterix, Edabe Magikoaren Sekretua pantailaratuko da  Matienan zikloari amaiera emoteko.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento