Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: "Organo Zikloaren 40. urteurrena"

Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: "Organo Zikloaren 40. urteurrena"

Datos del evento

Organizado por

culturanavarra.es

Donde

Nafarroako Errege Artxiboa eta Artxibo Orokorra

Cuando

11/10/2024

2024ko Organorako Musika Nafarroan Zikloaren barne. "Duela 40 urte, organoa oraindik tresna musikal ezaguna zen, eta gizartearen iruditeria kolektiboan integratua zegoen. Hala eta guztiz ere, organorako idatzitako musika gehiena erabilera praktikorik gabe gelditua zen ordurako, Elizaren liturgia aunitz aldatu baitzen XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkaden artean. Hori dela eta, sentimendu orokor bat izan zen, ezin zela alde batera utzi baztertua gelditzen ari zen musika hura, eta bertze bideren batetik ezagutarazi behar zela. Hala, organo musikari buruzko zenbait jaialdi sortu ziren eta, aldi berean, ondare hori hedatu eta babesteko elkarteak sortu ziren. Nafarroaren kasuan, urte aunitzez ANAO izan zen helburu horrekin sorturiko elkarte bakarra. Hainbat erakundek estimatu eta errespetatu zuten elkartea eta, horri esker, lan komun bat egin zen, eta oraindik ere lan horren onurak jasotzen ari gara. Hala ere, ondarearen egoera larriagotu egin da azkeneko urteetan, eta gero eta gehiago dira hondatuak gelditzeko arriskuan dauden organoak. Dagoeneko ez gaitu hainbertze kezkatzen errepertorioak, hedapenerako bideak aurkitu baititu, baizik eta ondare materialaren beraren osotasunak, bai eta organista faltak ere. Horretaz, jada ez da aski elkarte bakar orokor bat testuinguru berri horri aitzin egiteko. Azkeneko urteetan, gizartearen erantzuna izan da tokian tokiko elkarteak sortzea; arazo horri buruzko kontzientziazio handiagoa dagoen seinale, batez ere herrietan, nahiz eta hiriek ere baduten arazo hori. Elkarte horien helburua da, batez ere, organoak kontserbatzea eta haien balioa hedatzea, bai eta organista lanbidea berrezarri eta berritzea ere. Organo Musika Nafarroan Zikloak topaketa hau antolatu du indarrak biltzeko eta zerbitzu bat emateko gizarteari elkarte horiek ezagutaraziz. Mezu nagusia da organoaren mundua aldatzen ari dela Nafarroan eta badirela ideia berriak eta horren alde lanean ari diren pertsona aunitz, nahiz eta beti ez egon begi bistan. Topaketa honetara gonbidatu ditugu herri hauetako elkarteak eta norbanakoak: Tutera, Ablitas, Cascante, Alesbes, Kaseda, Larraga, Oteitza, Los Arcos, Etxarri Aranatz, Zaraitzu, Erronkaribar, Lesaka eta Bera. ANAOko egungo eta aitzineko ordezkariak ere gonbidatu ditugu. "

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento