BILBAO BBK LIVE JAIALDIAREN 2024KO KARTELA IXTEKO, ORDUTEGIAK ETA BEREZIAK PROGRAMAZIOA AURKEZTU DIRA
- Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena gehitu zaizkio jaialdiko artisten-zerrendari?.
Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da Kobetamendin, eta, aurtengo edizioko kartela itxi berria den honetan, ordutegiak, artista bakoitza zein agertokitan arituko den eta Bereziak programazioa aurkeztu dira, hau da, jaialdiaren egunetan goizez, hirian eta doan antolatzen diren ekitaldiak.
Lehendik iragarritako Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin edo Parcels artistei honako hauek gehitu zaizkie gaur: Shygirl presents Club Shy, Lewis OfMan, Alcalá Norte, Gabrielle Kwarteng, Stivijoes eta Alba Morena; eta, aldi berean, JPEGMAFIA, Zoe Gotusso eta Bored Lord-en kontzertuak bertan behera geratu dira. Azken urteetan marka utzi duten soinu eta ikonoak arakatzen dituen belaunaldiarteko bidaia izango da, berriro ere, Bilbao BBK Live jaialdia.
BEREZIAK
2011ko ediziotik gertatzen ari den moduan, musika guztia ez da Kobetamendiko gainetik entzungo. Hirian, Bereziak ekimena indartsu dator aurten ere eta, hiru egunez, guztiontzako moduko kontzertuak izango dira, doan, hiriko zenbait gunetan.
Industrias Creativas fundazioak Bilbao BBK Live jaialdiaren batera sortu du Bereziak proiektua, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten erakundeak direnez. Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihur dadin, herritar guztien partaidetza sustatuta eta eraginpeko komunitateari balioa ekarrita.
Ostegunean, uztailak 11, Martin Urrutiak emango dio hasiera programazioari BBK Salan, eta ostirala 12an eta larunbata 13an askotariko eskaintza izango da hiru agertokitan banatuta: Vueling Isozaki dorreak, St. Petroni Albiako lorategiak eta San Miguel Areatza. Azken horretan bingo musikatua ere antolatuko du San Miguel etxeak: DJ batek alaituko du giroa kontzertu batetik besterako tartean, Bilbao BBK Live jaialdiaren historian izan diren hit garrantzitsuenak gogorarazita.
Bigarren eguna eklektiko samarra izango da musikari dagokionez: goiz eta eguerdian Chancha via Circuitoren elektronika world music latinoamerikarra ezagutzeko aukera izango dugu; R&Betik gertuago dauden erritmo urbanoagok ekarriko dizkigute Kyne eta Oddliquor artistek, eta ez ditugu gitarrak alde batera utziko, Estatuko indie panoraman ezinbesteko bihurtu diren La Habitación Roja taldeari, Parquesvr lotsabakoei eta Iñesta ahizpek osatzen dute Repion bikote elektrizatzaileari esker.
Bestalde, larunbata, hilak 13, hirugarren eta azken eguna izango da, eta Bilboko erdigunean arituko dira honako hauek: azken aldian musikaren mundura itzuli diren proiektu garrantzitsuenetako bat, Nudozurdo; Morreoren pop elektronikoa, Lisasinson riot girrrlak, Samuraïren laurogeita hamarreko hamarkadako pop-punk comebacka eta Barry B eta Teo Lucadamoren barra zorrotz eta itsaskorrak.
OSTEGUNA, UZTAILAK 11
MASSIVE ATTACK, THE PRODIGY, AIR –Moon Safari jotzen–, LOS PLANETAS – Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen–
Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979 edo Sen Senra izan ziren Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunerako baieztatu genituen lehen artistak, eta beste batzuk gehitu zitzaizkien berehala egun horretako zerrendan, hala nola AIR elektronika talde sofistikatu frantsesa, Moon Safari disko klasikoa zuzenean aurkezten; disko horrek 25 urte baino gehiago dituen arren, kaleratu zutenean bezain atenporal izaten jarraitzen du soinuari dagokionez.
Egun horretan beste gertakari berezi bat ere izango dugu: Los Planetas taldeak Super 8, lan enblematikoaren 30. urteurrena ospatuko du kontzertu berezi batekin, eta Estatuko indie rock musikan egindako ibilbide esanguratsua gogoratuko dute. Horietaz gain, Shygirl artistak Club Shy proiektua aurkeztuko du; elektropop eta dance-pop doinu abangoardistenekin dantzan aritzera gonbidatuko zaitu egunetik egunera bereizgarriagoa den artista horrek.
Gainera, Orbit taldeak bereizgarri duen ahots autotuneatuen soinu nostalgikoa ekarriko digu, eta Mezergen eskutik iritsiko zaigu elektronikaren eta doinu akustikoen arteko fusioa. Irlandatik, NewDad taldearen rock alternatiboa, iluntasunaren eta dreamyaren artean dantzan.
Estatuko line-up horri stivijoes sentsazio gaztea gehituko zaio, Terapia singlea biral egin denetik gora eta gora ari baita. Aurrez baieztatuta genituen, besteak beste, El Buen Hijo talde azkar eta zakarra, edo shoegaze madrildarraren itxaropena, Dharmacide. Lehen egun honetan ikusi eta entzungo ditugu, era berean, Nunatak murtziarren folk rockepikoa, Zarauzko Martín de Marte taldearen psikodelia estralurtarra eta Nexo Malito kolektibo bilbotarra, kolektiboaren sortzaile ALTAren partaidetzarekin eta CRRDR ohorezko gonbidatu izanik Bogotátik, rave eta doinu latinoetan maisu.
OSTIRALA, UZTAILAK 12
GRACE JONES, UNDERWORLD, KHRUANGBIN, MEUTE, PARCELS, ALBERT PLA Rumbagenarios
Bigarren eguneko artista nagusia Grace Jones ikonikoa izango da. Jamaikan sortu eta New Yorken hazia, Grace underground xelebreenaren adierazgarri da, Studio 54 mitikoan ohikoa, eta zinemaren, modaren eta musikaren munduak etengabe uztartzen dabilena; Grace Jones Bilbao BBK Live jaialdian izango dugu, eta hit dantzagarriak aurkeztuko dizkigu, hala nola Slave to the Rhythm edo Corporate Cannibal.
Harekin batera, bigarren egunean arituko dira beste hauek ere: Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Ezra Collective eta MEUTE, agertokia zuzeneko emanaldiko festak dakarren energiaz betetzeko prest. Albert Pla polifazetikoa ere izango dugu: kantautorea, idazlea, musikara, komikoa, sortzailea… denetik egiten du La Mesias lanean protagonista izan den katalanak; jaialdian, Rumbagenarios ikuskizuna aurkeztuko digu.
Kataluniatik hauek ere, Bilbora etorriko dira Standstill taldekoak, 2015. urtean taldea desegin ostean berriro ere Bilbao BBK Live jaialdiko oholtzan elkartzeko. Talentu berriak ezagutzeko aukera ere izango dugu: Aiko El Grupo, minutuko bira kopuruaren biderkatzaileak riot espiritu gazte-gazteari jarraikiz; edo Karavana, ezinbestean jarraitu beharreko banda. Jaialdiaren bigarren egunean, Maria José Llergó kordobarrak denbora geldituko du bere ULTRABELLEZA lanarekin, eta Daniela Pes kantautore italiarra ere ezagutuko dugu. Galdu ezinezkoak dira, halaber, Ralphie Choo eta bere pop esperimentala, Samantha Hudson celebrity, abeslari eta performera, Oro Jondo dj folklorikoa gasolindegiko musika eginez, eta Parkineos makina musikaren erregea.
Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira; Kobetamendin arituko dira Iruñeko Melenas, garage pop-psikodelikoarekin, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.
LARUNBATA, UZTAILAK 13
ARCADE FIRE, JUNGLE, SLOWDIVE, FLOATING POINTS, ALVVAYS
Larunbaterako iragarrita genituen Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino taldeak, azken hori agur-biran, eta LewisOfMan frantziarraren pop elektroniko dotorea. Horietaz gain, Slowdive taldearen Everything Is Alive azken lana ezagutzeko aukera izango dugu, eta BBC etxearen arabera Ipar Irlandako etorkizun handieneko taldea den CHALK, techno eta punk estiloen DIY nahasketa baten sortzaile. Islandiako Kiasmos taldeak ambient eta elektropop estiloen artean oreka perfektua jarriko du; anglosaxoiei dagokienez, UKn biral egin den Good Neighbours bikoak Home single ezaguna (eta beste asko) eskainiko dizkigu.
Estatuko artistei dagokienez, mundu guztiaren ahotan dagoen rock alternatiboko Alcalá Norte taldea eta Alba Morenaren pop delikatua izango ditugu. Mujeres taldearen garaje doinuek Kobetamendi osoa polinizatuko dute rockaren eta adiskidetasunaren gorespenarekin; Boye bartzelonarrak ereserki hedonistak ekarriko ditu jaialdira, eta Oki Moki euskaldunek lo-fi pop-punk doinuak aurkeztuko dizkigute Getariatik. Ezin aipatu gabe utzi Bitxeando, Bilboko arratsalde-giroko indie arrakastatsuena, Ines Hernand buru duela Daniless dj taldearen sortzailearekin batera, eta David Van Bylenen nahasketa ezinezkoak lagun; horrela, bada, Estatuko artisten line-up aberats eta askotarikoa geruzaz geruza aberastuko da.
BASOA. SANTUTEGI ELEKTRONIKOA BASOAREN BIHOTZEAN
Basoan proposamen solidoa izango dugu, nazioarteko club munduko erreferente interesgarrienekin. Ostegunean Dj Tennisen erritmo biziak entzungo ditugu, Cormac irlandar DJ eta Ketioven erritmo-nahasketa queer eta sentsualak. Sofía Kourtesisek house emotiboa aurkeztuko digu dj set formatuan, eta Bartzelonan bizi den baina sortzez euskalduna den Neska espezialista dugu flora & fauna elektronikako diziplina anitzeko festak sortzen.
Ostiraleko proposamenean, talentu berritzaile eta trinkoak izango dira nagusi, hala nola Marcel Dettmann, MDR eta Bad Manners diskoetxeetako burua; eta Djrumen genero-arteko trantsizio errazak. Ogazón, zeinak house eta techno erritmoen aukeraketa bikaina eskainiko digun; Jennifer Cardini dj paristarra eta Dj Gostoso b2b Senda Fatal, Madrilgo club panoramaren barruan dauden figura dinamikoenetako bi.
Jaialdia amaitzeko, larunbatean, Nicola Cruz erdi-mitologikoak Latinoamerikako erritmo folklorikoak ekarriko dizkigu; Oaklandeko underground eszenatik zuzenean, Niki Laudaren erritmo azkar eta beroak, edo Budinok eskainiko digun Italo disco master classa. Gabrielle Kwarteng newyortarra, DJ, irratiko esatari eta komisarioa, bere setekin Berlingo Bar Panorama liluratuta utzi duena.
Basoa sortu zenetik, antolatzaileek beti nahi izan dute John Talabot izatea oasi elektroniko honi amaiera ematen diona. 4 urtez jarraian itxiera-zeremonial mitikoa egin ostean –eta ziur gaude jaialdiko erromesek esperientzia erlijiosotzat bizi izan dituztela itxiera horiek–, bosgarren eta azken aldiz itzuliko da Talabot Basoa gunera, eta Kobetamendiko basoa Europako dantza-pista bereziena bihurtuko duela hitz eman digu.
LASAI. DANTZA GELDOAK BILBORA BEGIRA
Lasai gunearen hasierako premisa minutuko 100 beatak ez gainditzea zen; horrela, bada, erritmoa baretu eta tempo mantso baina intentsitate biziez gozatu nahi dutenentzat funtsezko bilgune bihurtu da. Lehen egunerako, Rinse FM irratiak prestatu du programazioa, eta abangoardiako soinuak ekarriko ditu Aletha, Yaw Evans, Facta & K-Lone, FYI Robyn, Ben Hauke eta Thrintian artisten eskutik.
Ostiralean, honako hauen txanda izango da: Xamana Jones enigmatikoa, zeinak magia egingo duen, berriro ere, segidako hirugarren aldiz (aurreko set horietan izan zirenek badakite zertaz ari garen); Fiesta x Fiesta ekimenaren sortzaile Baldman, Lucient, Toni Bass dj eta produktore mitikoa, edo Miguel Agnes podcaster eta selector eszentrikoa. Larunbatean, JASSS artista berlindarra arduratuko da Bilboko begiraleku bereziena hosteatzeaz, Lydo, Nathan Micay eta Nazarekin batera.
Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioko kartela osatzeko lan handia egin dugu, emanaldi bakoitza berezia izan dadin eta, hartara, une bakoitza, nota bakoitza eta kontzertu bakoitza gozatu ahal izateko agertoki natural pribilegiatu batean. Konbinazio horrek egiten du Bilbao BBK Live ezinbesteko hitzordu udako jaialdien zirkuituaren barruan; eta ez gara gu hori esaten dugun bakarrak: Bilbao BBK Live jaialdiak honako sari hauek eskuratu ditu berriki Iberian Festival Awards sarietan: ‘Komunikazio-kanpaina onena’, ‘Jaialdi nagusi onena’ eta ‘Zuzeneko emanaldi elektroniko onena’.
Jaialdiaren antolatzaileek lurraldean errotutako eta benetako jasangarritasunarekin inoiz baino konpromiso handiagoa duen edizioa prestatu dute. Last Tour BCorp enpresa izendatu zuten 2023an eta, harrezkero, inpaktu sozial positiboa duten enpresen komunitate global horretako kide izateak jaialdiaren etengabeko hobekuntza eta barne-eraldaketa lortu nahi izatera bultzatzen gaitu. Horregatik, aurten ere lanean jarraituko dugu ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloan dugun konpromisoa hobetzeko. Mugikortasuna, hondakinen kudeaketa eta energia inklusioa, berdintasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka funtsezkoak dira iraunkortasuna Bilbao BBK Liveren ardatz estrategiko bihurtzeko.
Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.
Salmenta jaialdiaren webgunean eta hemen: Fever Up, epeka ordaintzeko aukera izanik, eta kanpina ere izango da.
BILBAO BBK LIVE
2024ko uztailak 11, 12, 13
Kobetamendi, Bilbo
OSTEGUNA 11
Bereziak
BBK Sala
- 13:00 MARTIN URRUTIA
Kobetamendi
Nagusia
- 18:25 STIVIJOES
- 20:25 SEN SENRA
- 23:00 MASSIVE ATTACK
- 02:00 THE PRODIGY
San Miguel
- 17:45 DHARMACIDE
- 19:15 SHINOVA
- 21:35 AIR play ‘Moon Safari’
- 00:50 LOS PLANETAS ‘Super 8’ lanaren 30. urteurrena ospatzen
- 03:35 FOLAMOUR (A/V)
Beefeater
- 17:30 MARTÍN DE MARTE
- 19:20 QUERALT LAHOZ
- 21:55 JIMENA AMARILLO
- 00:55 MEZERG
- 03:30 NEXO MALITO presenta: CRRDR + ALTA
Txiki
- 18:25 NEWDAD
- 20:30 CYMANDE
- 23:10 DEATH FROM ABOVE 1979
- 02:10 SHYGIRL presents Club Shy
Firestone
- 17:45 EL BUEN HIJO
- 19:25 ORBIT
- 22:00 NUNATAK
Basoa
- 17:00 NESKA
- 19:30 KETIOV
- 22:00 SOFIA KOURTESIS dj set
- 00:30 CORMAC
- 03:00 DJ TENNIS
Lasai
Curated by RINSE FM
- 19:00 THRISTIAN
- 20:30 BEN HAUKE
- 22:00 YAW EVANS
- 23:30 ALETHA
- 01:00 FACTA & K-LONE
- 03:00 FYI ROBYN
OSTIRALA 12
Bereziak
San Miguel Areatza
- 12:15 PARQUESVR
- 13:45 LA HABITACIÓN ROJA
- 15:00 BINGO MUSIKATUA
St. Petroni Albiako lorategiak
- 13:00 CHANCHA VÍA CIRCUITO
- 14:30 REPION
Vueling Isozaki dorreak
- 14:00 KYNE
- 15:30 ODDLIQUOR
Kobetamendi
Nagusia
- 18:30 MELENAS
- 20:20 KHRUANGBIN
- 22:40 GRACE JONES
- 01:30 UNDERWORLD
San Miguel
- 17:35 EZEZEZ
- 19:25 MARÍA JOSÉ LLERGO
- 21:30 PARCELS
- 00:05 MEUTE
- 02:50 OVERMONO
Beefeater
- 17:30 SILITIA
- 19:25 STANDSTILL
- 21:35 ALBERT PLA ‘Rumbagenarios’
- 00:25 RALPHIE CHOO
- 03:00 SAMANTHA HUDSON
- 04:10 ORO JONDO
- 05:30 PARKINEOS
Txiki
- 18:30 KARAVANA
- 20:50 JORDAN RAKEI
- 23:00 EZRA COLLECTIVE
- 01:45 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA
Firestone
- 18:00 STR
- 20:00 DANIELA PES
- 22:05 AIKO EL GRUPO
Basoa
- 17:00 DJ GOSTOSO B2B SENDA FATAL
- 19:30 OGAZÓN
- 22:00 DJRUM
- 01:00 JENNIFER CARDINI
- 04:00 MARCEL DETTMANN
Lasai
- 19:00 TONI BASS
- 21:00 MIGUEL AGNES
- 23:00 XAMANA JONES
- 01:00 BALDMAN
- 03:00 LUCIENT
LARUNBATA 13
Bereziak
San Miguel Areatza
- 12:15 TEO LUCADAMO
- 13:45 BARRY B
- 15:00 BINGO MUSIKATUA
St. Petroni Albiako lorategiak
- 13:00 LISASINSON
- 14:30 NUDOZURDO
Vueling Isozaki dorreak
- 14:00 MORREO
- 15:30 SAMURAÏ
Kobetamendi
Nagusia
- 18:25 ALCALÁ NORTE
- 20:15 EL COLUMPIO ASESINO
- 22:35 JUNGLE
- 01:30 ARCADE FIRE
San Miguel
- 17:40 AIRU
- 19:20 ZEA MAYS
- 21:20 SLOWDIVE
- 00:15 KIASMOS
- 03:05 FLOATING POINTS
Beefeater
- 17:30 OKI MOKI
- 21:30 LOS BITCHOS
- 21:30 LEWIS OFMAN
- 00:30 ALVVAYS
- 03:10 NERVE AGENT
- 04:30 BITXEANDO honako hauekin: INÉS HERNAND + DANILESS + DAVID VAN BYLEN
Txiki
- 18:30 GOOD NEIGHBOURS
- 20:30 MULATU ASTATKE
- 23:20 NONAME
- 01:45 MUJERES
Firestone
- 17:45 BOYE
- 19:35 ALBA MORENA
- 22:00 CHALK
Basoa
- 17:00 NIKI LAUDA
- 19:30 GABRIELLE KWARTENG
- 22:00 BUDINO
- 01:00 NICOLA CRUZ
- 04:00 JOHN TALABOT
Lasai
Curated by JASSS
- 19:00 NATHAN MICAY
- 21:30 LYDO
- 00:00 NAZAR
- 02:00 JASSS
Salmenta orokorra
BONU-ESKAINTZA: 175€
Eguneko sarrerak: 75€
Kanpina 4 gau: 25€
Bonua + kanpina: 200€
Salmenta hemen: bilbaobbklive. com eta Fever Up
#BilbaoBBKLive
bilbaobbklive. com
Albistea ikusi
Nahi baduzu zure harpidetzaren datuak aldatu ahal izango dituzu, edo zure harpidetzari baja eman
Bilbao BBK Live 2024: ARCADE FIRE, JUNGLE, MASSIVE ATTACK, THE PRODIGY, UNDERWORLD, KHRUANGBIN, PARCELS
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Kobetamendi
Cuando
Del 11/07/2024 al 13/07/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.