Arriaga Antzokiak berriz ere Noa artista internazionalaren bisita izango du, «Letters To Bach» izeneko proiektu berezia aurkezteko datorrena. Abeslariak letra jarri die, ingelesez zein hebreeraz, Johann Sebastian Bach ospetsuaren 12 konposiziori lan berri honetan. Hauei bere ahotsak ematen dien kolore ederrak polifonia bikainarekin bat egiten du. Aspalditik Noaren kolaboratzaile zintzoa den Gil Dorrek proiektu honetan zenbait gitarra moldaketa egin ditu, honekin hizkuntza, genero eta erlijio hesiak hautsi nahirik eta bikaintasun musikal, begirune eta poztasun zubia eraikitzeko asmoz, J. S. Bachen itzalpean. - Ahotsa eta perkusioa: Noa
- Gitarra eta ahotsa: Gil Dor
- Perkusioa eta ahotsa: Gadi seri
- Baxua: Or Lubianiker
Noa: "Letters to Bach"
Datos del evento
Organizado por
teatroarriaga.eus
Donde
Arriaga Antzokia
Cuando
01/04/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.