"Los perros"

"Los perros"

Datos del evento

Organizado por

sarrerakzornotzaaretoa.com

Donde

Zornotza Aretoa

Cuando

18/10/2024

Garaiko seme-alabak izaki, aro digitalean jaiotakoak egoera ezegonkor eta nahasi batean bizi dira, eta gizatasuna galtzeko eta bakartzeko prozesu bati aurre egin behar diote (eta aurre egin behar diegu). Horretarako, badirudi irtenbiderik arrakastatsuena blindatze indibiduala dela, identitate bereizi bat edo marka pertsonal bat sortzea. Salgai dagoen produktu bat gara sekula baino gehiago, eta gaztetasuna da baliorik gutiziatuena. Garaikidetasunak gorputz hauskorrak suntsitzen ditu, ahulenak zatikatzen, bazter uzten ditu matxinadaren eta otzantasunaren artean zabuka ari diren (garen) moldakaitzak. Hedatzen den pasiozko dantzak errepikapenean eta katarsian hartzen du zentzurik garbiena: akitu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, hil arte bizi. Bere burua aurkitu nahian, bere burua bestearengan ikusten duen gizonaren kontakizuna. ?Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoak duen proposamena errepikapenaren trantzetik irudien segidarekiko lilurara doa. Atzokotik lapurtu, eta biharrera jaulkitako irudiak, oraingoak eta iraganarekin lokaztuak, plastika garaikidetik forma atabiko lurtarreraino, garaien eta lengoaien etengabeko gurutzaketan. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen offeko ahotsarekin eta Cristobal Saavedraren musikarekin batera.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento