Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburua aurkeztuko du San Telmo Museoan eta Donostiako dantzaeraren bilakaeraz ere arituko da. Berrehun urte bete dira Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak gipuzkoarrok nola dantzatzen ginen liburu batean jaso eta azaldu zuenetik (Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira…). Aurretik eta ondoren asko eta sarri dantzatu den herria da euskaldunona. Tarte honetan guztian eta ezagutu ditugun gertaera ororen gainetik, ez diogu dantzatzeari utzi. Donostiako dantza-tradizioa, Gipuzkoako hiriburu izanik, aberatsa eta ibilbide luzekoa da. Oso zaharrak dira bertako dantza eta dantzarien lehen aipamenak eta gerora ere ugariak dira bertako dantzen historiaren eta bilakaeraren berri ematen duten datuak. Ezpata-dantzak, soka-dantzak, brokel-dantzak etab. ezagutu dira azken 400 urtetan gutxienez. Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?Ondarearen Europako Jardunaldiekin lotutako jarduera. Oharra
Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da
"Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak"
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Donde
San Telmo Museoa
Cuando
02/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.