Iturritik Jaialdia 2024

Iturritik Jaialdia 2024

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Cuando

Del 15/10/2024 al 20/10/2024

Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… inspirazio iturri da sortzaile ugarirentzat, eta jaialdi honek joera horren lekuko izan nahi du. Goian esan bezala, Iturritik Dantza Jaialdian Euskal Herriko proposamenak izango dira nagusi. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak, entsegu ireki bat eta master class-ak izango dira. Sarrerak bihar, irailak 13, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Donostia Kulturaren ohiko kanaletan: Victoria Eugenia Antzokiko leihatila eta donostiakultura. eus/sarrerak webgunean. Nire txokotik (entsegu irekia), Kukai Dantza. Urriak 15. Victoria Eugenia ClubRel i grapa, Víctor & Raúl Pérez Armero. Urriak 17. Victoria Eugenia Club. Goizean profesionalentzako eta maila aurreratutako ikasleentzako master class-a emango du Víctor Pérez Armerok. Nire txokotik, Kukai Dantza. Urriak 18. Victoria Eugenia ClubArratiako jota, Aiko Taldea. Urriak 19. Victoria Eugenia. Master class. Tradiziotik berrikuntzara, Eskola Dantza Taldea. Urriak 19. Okendo plaza. Doan20 urte Gero-ago, más Gero que nunca, Gero Axular. Urriak 19. Victoria Eugenia Antzokia
 
Aiurri, Aukeran Dantza Konpainia. Urriak 20. Okendo plaza. DoanMaxka'roa, Berritza. Urriak 20. Victoria Eugenia Antzokia

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento